2017-10-23T11:30:08+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Banatu dira Huhezinema sariak

2013/04/19

Huhezinema Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen euskal film laburren jaialdia da. Seigarren edizioa izan da aurtengoa eta genero ezberdinetako film laburrek hartu dute parte finalean. Sari banaketa atzo izan zen Aretxabaletako Arkupe kultur aretoan.
Banatu dira Huhezinema sariak

Lehiaketako saritu guztiak ekitaldiaren bukaeran.

Antolatzaileek Huhezinemaren emaitza bikaina izan dela eta oso gustura daudela adierazi dute. Era berean, ikus-entzunezko laburren maila oso altua izan dela baieztatu dute bertaratu direnek. Saritu guztiei otar eder bana eman zaie. MUko ikasleek antolatutako luntx batekin amaitu zen ekitaldia.

 

Lehiaketa ofiziala

Euskarazko film labur onena, Goiena Saria (1.500 euro) Deus et Machina, Koldo Almandozen laburrak jaso du.

Euskarazko film labur onena (goiena saria) Deus et machine(Koldo Almandoz)

 

Huhezinema Saria (1.000 euro) Los Perfeccionistas, Tucker Davila Wood egileari eman zaio.

Huhezinema saria- Los perfeccionistas (Tucker Davila Wood)

 

Ikusleek saritutakoa (500 euro) Loco con Ballesta izan da, Kepa Sojoren eskutik egina.

Publikoaren saria - Loco con Ballesta (Kepa Sojo)

 

Iván Cortázarren Tesoros izan da aipamen berezia jaso duen laburra.

Aipamen berezia Tesoros (Ivan Cortazar)

 

Ikasleen lehiaketa

MU Saria (400 euro) Peña, oroitzapen bat, bizitza bat (Aitana Duque, Imanol Beloki, Manex Zabala, Naia Laka eta Lander Arregi).

Ikusleen Saria (200 euro) Bizitzaren gazi-gozoak (Izarne Olano, Ane Jauregi, Asier Rekalde, Aitziber Onaindia, Maialen Torres eta Iñigo Calleja).

Basque Culinary Saria (400 euro) Mokaduak (Ainhoa Garcia, Ander Larrañaga, Andrea Lopetegi eta Janire Zubizarreta).

Aipamen berezia Etxehuts (Kepa Matxain, Ander Bolibar, Oihan Vitoria, Jokin Uribeetxeberria eta Mikel Iraola).


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak