2017-10-22T23:05:17+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Automobilgintzako hiztegia aurkeztu dute

2014/07/09

BATZ, Cikautxo, Ekin, Elay, GKN eta Maier enpresek, Elhuyar Hizkuntza eta Teknologiako terminologia-adituen aholkularitzapean, Automobilgintza Hiztegi espezializatua osatu dute, sei hizkuntzatan: ingelesa, gaztelania, euskara, frantsesa, alemana eta txinera.
Automobilgintzako hiztegia aurkeztu dute

Automobilgintzako 2.637 kontzeptu biltzen ditu hiztegiak, 16 alorretan sailkatuak, eta Interneten kontsultatu daiteke oso-osorik. Zornotzako Automotive Intelligence Center-en aurkeztu dute egitasmoa hiztegian parte hartu duten enpresetako ordezkariek: Karmelo Uriarte, BATZeko hobekuntzako arduraduna; Gotzon Juaristi, Cikautxoko lehendakaria; Esteban Garitaonandia, Ekineko euskara-batzordeko koordinatzailea; Ketxus Amasorrain, Elayko ingeniaritzako arduraduna; Kepa Galparsoro, GKN Driveline Zumaiako prebentzio-arduraduna; Julen Madariaga, Maierreko lehendakaria eta, azkenik, Elhuyarretik, Leire Cancio zuzendari nagusia eta Garbiñe Alkiza, Automobilgintza Hiztegiaren koordinatzailea.

Azken urteetan, globalizazioaren aroak bultzatuta, automobilgintzako enpresek nazioarteko merkatura egin dute saltoa, eta «nazioartean izan dugun eta izaten ari garen esperientziak erakusten digu lehiakorrak izateko ezinbestekoa dela hizkuntzak egoki kudeatzea eta terminologia espezializatua eta bateratua erabiltzea», adierazi du Karmelo Uriarte BATZeko ordezkariak. «Komunikazio eraginkorra izan nahi badugu laneko prozesuetan, bezero eta hornitzaileekiko harremanetan eta langileen arteko harremanetan, hizkuntza-hesiak gainditzea da lehen pausua. Eta hori lortzeko, hiztegi espezializatu hau egiteko beharra ikusi genuen», erantsi du Uriartek.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak