Irakurriena
- 1. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 2. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 3. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 4. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 5. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 6. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 7. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 8. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 9. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 10. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
Ate irekien jardunaldiak Mondragon Unibertsitatean
Mondragon Unibertsitateko lau fakultateek jardunaldi bereziak antolatu dituzte, interesa duten pertsonek bertatik bertara ezagutu dezaten unibertsitateak duen eskaintza.
Hurrengo hilabeteotan saio desberdinak egingo dira Goi Eskola Politeknikoan, Enpresagintza fakultatean, Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien fakultatean eta Zientzia Gastronomikoen fakultatean beraien eskaintza ezagutzera emateko.
Hurrengo ikasturtean graduko ikasketak egitea tokatzen zaien ikasleei zuzenduta daude aipatutako jardunaldiak. Horrela, fakultatez fakultate unibertsitateak eskaintzen duen formazioa zein den jasoko dute.
Fakultateez gain, Arrasaten kokatzen den Biteri Ikastetxe Nagusia ezagutzeko aukera ere izango da.
Informazioa bere osotasunean, honako link honetan dago, eta baita eguna eta ordua erreserbatzeko aukera ere: http://www.mondragon.edu/prest/eu/ate-irekiak/