2017-10-17T00:16:06+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Astelehenean, martxoaren 31n egingo da Lagun-Aro EPSVko Batzar Orokorra

2014/03/28

Ohiko batzar orokorra izango da, urtero erakundeak egiten duena. Aztertuko diren gaiak ere ohikoak izango dira, eta oraingoan ez da proposatuko araudi aldaketarik.
Astelehenean, martxoaren 31n egingo da Lagun-Aro EPSVko Batzar Orokorra

Lagun-Aro, EPSVk egin duen azken Batzar Orokorraren argazkia, 2013ko abenduan.

Datorren martxoaren 31n egingo du Lagun-Aro, EPSVk urteko Batzar Orokorra, Donostiako Kursaalean.

Lehen deialdia 15:00rako egin da baina litekeena da batzarra 16:00tan hastea, hau da, bigarren deialdian.

Eta eguneko gai ordena honako hau izango da:

1. 2013ko abenduaren 27an egin zen Ezohiko Batzar Orokorraren aktari buruzko informazioa ematea eta onartzea eta oraingo Batzarreko aktaren onarpena egiteko mutualistak izendatzea.

2. 2013ko Kudeaketa Memoria eta Urteko Kontuak aztertzea eta onartzea eta 2014ko Gestio Plana aztertzea eta onartzea.

3. Prestazio eta Kuotak onartzea, 2014.4.1 - 2015.3.31 eperako.

4. Errektore Kontseiluaren jakinarazpenak.

5. Lehendakaria, Errektoreak eta Zaintza kontseilaria aukeratzea.

6. Galde-eskeak.

Oraingoan Errektore Kontseiluak ez du inolako araudi edo estatutu aldaketarik proposatuko, izan ere 2013ko abenduan eginiko Batzar Orokorrean onartu ziren hainbat aldaketa, guztiak Enpleguari Laguntzeko, Fagor Etxetresnak kooperatiba hartzekodunen konkurtsoan sartu eta gero.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak