2017-10-19T03:57:36+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Arizmendiarrietaren pentsamenduak duen gaurkotasuna azalduko du Joxe Azurmendik

2014/04/09

Joxe Azurmendi, “Gizon Kooperatiboa” liburuaren egileak, Arizmendiarrietaren gaurkotasuna jorratuko du Maiatzaren 14an, asteazkena, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Arizmendiarrieta Lagunen Elkartearen Batzar Orokorra bukatu ondoren, arratsaldeko 19:00retan hasiko da hitzaldia.
Arizmendiarrietaren pentsamenduak duen gaurkotasuna azalduko du Joxe Azurmendik

Joxe Azurmendi Otaegi, idazlea, filosofoa, saiogile  eta poetak, artikulu eta liburu ugari argitaratu ditu  politika, hizkuntza, teknika, euskal literatura eta filosofiaren inguruan.

Jakin aldizkariaren zuzendaria izan zen eta bere zuzendaritzapean, 40 liburu baino gehiago argitaratu ditu Jakin argitaletxeak gaur arte. Horrez gain, hainbat Klasikoen itzulpenen egile, bultzatzaile eta argitaratzaile izan da Azurmendi.  Udako Euskal Unibertsitatearen sortzaileetako bat izan zen. Gaur egun, Filosofia Modernoa erakusten du Euskal Herriko Unibertsitatean. 2010ean Euskaltzaindiak ohoreko euskaltzain izendatu zuen eta Euskadi Literatura Saria (2010) eta Eusko Ikaskuntza Saria (2012) jaso zituen. Joxe Azurmendi Euskal Herriko pentsalaririk emankorrenetakoa eta azkarrenetakoa da askoren iritziz.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak