2017-08-22T01:47:52+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Arizmendiarrietaren itzalaz solasean

2012/11/27

Atzokoan Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak eta Arrasate-Bergarako artzapezgoak antolatutako mahai ingurua izan zen Arrasateko Kulturateko areto nagusian. Bertan Damaso Zuazua karmeldarra eta Txema Gisasola MONDRAGONeko Kontseilu Nagusiko lehendakaria izan ziren, Arizmendiarrietaren inguruko hausnarketak egin zituzten.
Arizmendiarrietaren itzalaz solasean

Arrasateko Kulturateko areto nagusia jendez bete zen hitzaldian.

Damasok On Jose Mariaren hezitzaileren alderdia goraipatu zuen, jende gaztearengan kontzientzia berri bat sortzeko akulua eta maisua izan zelako; eta bere sustrai erlijiosoa eta fedea azpimarratu zituen, kooperatibagintza sinismen horretatik abiarazi zelarik.

"Arizmendiarrieta abiapuntuan, Damaso Zuazua eta Txema Gisasolaren ikuspuntua"

Txema Gisasola berriz, ez zuen izan Arizmendiarrieta ezagutzeko aukerarik, baina bere inguruan ibili zen jende asko ezagutu du bere ibilbidean, eta baita bere pentsamendua eta bere obra ere bai. Arizmendiarrietaren mezua gaurko errealitatera ekarrita, Gisasolaren interpretazioa lau ardatzen inguruan kokatzen da: koherentzia eta lidergo kooperatiboa, elkarlana, konpromiso soziala eta Esperientziaren bidezko garapena.

 

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak