2017-08-24T08:37:35+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Aldizkariaren hemeroteka kontsultagai tulankide.com-en

2016/10/26

TULankidek 56 urte hauetan argitaratu dituen 597 aldizkariak edozeinek kontsultatzeko bezala daude bertsio digitalean, eta pdf formatoan deskargatzeko aukera ere ematen da.

Hemeroteka hemen dago kontsultagai: http://www.tulankide.com/es/revista

Jose Maria Arizmendiarrietak sortu zuen aldizkariaren lehen zenbakia 1960ko irailean argitaratu zen, Cooperación izenarekin. Artikulu desberdinak jasotzen zituen “El primera cooperativista”, “El ahorro”...  izenekoak. Zazpi orriko boletiña zen, makinaz idatzita, inolako diseinu eta estilorik gabe.

"Cooperación" izen zen aldizkariaren izena, 1964 arte eta orduan hartu zuen deitura berria: T.U. Trabajo y Unión. Urte batzuk beranduago, 1977an, deitura osatu eta TU Lankide deitzera pasatu zen.

TUlankidek izan duen eboluzioa begi bistakoa da. 597 zenbaki publikatu dira 56 urte hauetan, eta bertan bildu dira hainbat erreportaje, albiste, elkarrizketa, kolaborazio, eta abar. Modu berean, aipagarriak dira urte hauetan guztietan aldizkariak izan dituen kolaboratzaile leialak, bakoitzak bere iritzi eta ikuspegi zehatza ekarri digutenak, gai eta esparru desberdinak ikutuz: esperientzia kooperatiboa, hezkuntza, solidaritatea, osasuna, hirugarren adina, ...

Historia luze honetan zenbaki bereziak izan dira, guztion oroimenean geratu direnak eta Esperientzia Kooperatiboak bizi izan duen garapenaren lekuko izan direnak: Arizmendiarrieta hil zeneko alea (1976ko azaroan); euroaren ezarpena; plangintza estrategikoak; zenbaki monografikoak Caja LaboralMondragon UnibertsitateaLagun-Aro, ... eta beste batzuei eskainitakoak.

Azken finean, dokumentazio fondo zabala osatzen dute, sei hamarkada hauetako eboluzioaren testigu.

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak