2017-12-18T07:53:47+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Epaiketa aurreko entzunaldia bertan behera

2017/01/24

Alderdi demandatzaileak ez du funtsezko dokumentazioa aurkeztu prozedurarekin jarraitu ahal izateko, epaitegiaren iritziz.

Gaurko, urtarrilak 24, Bergaran (Gipuzkoa)  egiteko zen  epaiketa aurreko entzunaldia bertan behera utzi du demanda tramitatzen duen epaitegiak eta apirilaren 11ra atzeratu du.   

 

Epaitegiak erabaki hori hartu du iritzita alderdi demandatzaileak bere demandaren uzia ez duela zehaztu, ezta aurkeztu ere bere erreklamazioa justifikatzen duten dokumentuak. Hau da,  demanda jarri zenetik denbora iragan arren, alderdi demandatzaileak ez du funtsezko dokumentazioa aurkeztu prozedurarekin  jarraitu ahal izateko.

 

 Ondorioz, ekitaldia bertan behera uztea erabaki da eta beste epe bat ezarri zaio demandatzaileari eskatutako dokumentazioa aurkez dezan.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak