Irakurriena
- 1. Adolfo Plaza: «Gure entitatearen asmoa da gizartearentzako aurrerapen bateratua lortzea, inor atzean utzi gabe»
- 2. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 3. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 4. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 5. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 6. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 7. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 8. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 9. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 10. Arizmendi ikastola, 20 urte
Hazitegi ikerketa taldeak bi liburu argitaratu ditu haurraren ongizateaz
Liburu bien egileak izan dira Alex Barandiaran, Elena Lopez de Arana eta Iñaki Larrea irakasleak. Kolaboratzaileak, berriz, Pello Añorga, Joserra Vitoria eta Alex Muela. Ilustrazioak, azkenik, Yera Sanchezek egin ditu. Denak ere Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko kideak.
Lehenengo liburuari dagokionez, hasten da eremu kontzeptuala azaltzen, taldearen nondik norakoa argituz. Horretarako, Jokabidearen Psikologiari, Etologia eta Atxikimenduaren Teoria elkartzen dituzte.
Espazioaren eraikuntza
Bigarren liburuari dagokionez, orain arte gure herrian egin ez den proposamena plazaratzen da, hain zuzen, proiektu pedagogikoarekin bat datorren espazioaren eraikuntza. Liburuaren egileek, aipatutako oinarri psikopedagogikoak aintzat harturik, hezkuntzan aplikatzeko proposamenak egin dituzte.
Hazitegi
Hazitegi taldea 2001ean sortu zen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Orduan, haur hezkuntzaren inguruko hausnarketa eginda, 0-3 zikloa garatu gabe zegoela ondorioztatu eta erabaki zen proiektu bat abiaraztea, Hazitegi, bultzatzeko haur hezkuntzaren inguruko hausnarketa. Bere helburuetako bat izan da landutako jakintza zabaltzea, lehenik ikasleen artean eta ostean haur hezkuntzako irakasleen artean, aholkularitza eta formazio bidez.