2017-10-23T11:42:21+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

“Healthy Basque Fast Food” sortzeko asmoz jarri da abian Jakiberri Ideia-Lehiaketa

2012/12/19

“Healthy Fast Food” tankerako arin prestatzeko euskal janari berri, natural, osasuntsu, anitz eta nutritiboak izango diren produktuak lortzeko ikerkuntza proiektua da Jakiberri. Ekimenaren asmoa euskal jatorrizko “Healthy Fast Food” sukaldaritza mota berritzailea sortzea da, Obama Presidentearen legediarekin bat letorkeena.
“Healthy Basque Fast Food” sortzeko asmoz jarri da abian Jakiberri Ideia-Lehiaketa

Jakiberriko irudi berria.

Jakiberri Proiektua Iseak, Jakionek eta Azaro Fundazioak bultzatutakoa da, horretarako Basque Culinary Center eta Hazi erakundeen laguntza dutelarik. Nahiz eta gaur egun “Healthy Basque Fast Food” eskaintzarik ez egon, Jakiberri Proiektuaren helburua da, gure sormen potentziala, ezagutza, tradizioa eta gure gastronomiako giza kolektiboa uztartzea. Horrela elikadura mota berria,  naturala, osasuntsua, anitza eta nutritiboa bultzatu nahi delarik.

Jakiberri proiektuaren testuinguruan ideia-lehiaketa bat abian jarri izan da “Euskal Healthy Fast Food” balizko produktuak aurkitzeko asmoz.  1.000 euroko sari bat izango du  proposamen onenak.  Horretaz gain, irabazlearen ideia edo lehiaketan parte hartuko duen beste edozeinen ideia komertzializatuko balitz, Jakiberriko Lan-Taldeak bere proposatzailea saritu egingo luke.

Lehiaketari buruz argibideak eskuratzeko ISEAko webgunera www.iseamcc.net edo ELKARBIDE www.elkarbide.net webgune sozialera jo daiteke. Bertan lehiaketaren arauaz gain, parte hartzeko galdera-formulategiak aurkitu ahal izango dira.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak