Zorionak "Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboa", lehen urtemugan Zorionak "Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboa", lehen urtemugan

Kuireka Etxebarria: “Itzela, meritu handikoa, txapela kentzekoa izan zen”

2020/09/17

Kuireka Etxebarria, Aretxabaletan kokatuta dagoen Copreci kooperatibako presidentea da.

- Urtebete pasa da Sinfonia Kooperatiboaren ikuskizun handitik. Nola gogoratzen duzu eguna?

Egun ederra pasa genuen, ekitaldi zoragarria izan zen eta kooperatiba bihotzean daramagunok gure familiekin batera gozatzeko aukera izan genuen. Neuk ere parte hartzeko aukera izan nuen, eta bertan bizi izandako emozioa betirako daramat neurekin.

- Egitasmo bezala, Coprecitik, nola ezagutu zenuten? nola deskribatuko zenuke?

Bide desberdinetatik jaso genuen mezu ofiziala, baina esango nuke egitasmoa ideia xume bat bakarrik zenean ezagutzeko “pribilegioa” ere izan genuela, sortzaile eta eragilea, Iñigo Albizuri, Copreciko kide izan genuelako garai haietan. Lortutakoa itzela iruditzen zait, meritu handikoa, txapela kentzekoa. Ezina, ekinez egina! Zorionak denoi!

- Kooperatibigintza eta kultura uztartzen direnean.... zer?

Uste dut beharra genuela aspalditik gizartearen aurrean eta baita gure bazkideei begira ere, kooperatiben zentzua eta gizarteari egindako eta egiten ari garen ekarpenak berriz balioan jartzeko, eta hortarako ekintza kulturalek bidea erreztu dezakete, zalantza barik, mezua jendeari modu eraginkorragoan heltzeko.

 - Humanity at Music, hitz batean? 

Magikoa.

 

Erlazionatutako albisteak

Eguraldia
Ostirala 23 Min: 9
Max: 19
Larunbata 24 Min: 8
Max: 20
Igandea 25 Min: 9
Max: 18
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak