Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
ULMAk bat egin du "Laneratuz" programarekin
ULMA Taldeak, bere Fundazioaren bidez, agintzen du ahal duen neurrian Bidebarri Enplegu Zentroa S.L enpresan laneratze prozesua amaitzen duten pertsonak aldi baterako kontratatuko dituela. Bestalde, Oñatiko Udalak herriko garapen sozio-ekonomikoa indartu eta enplegua sortzeko helburua duela, gizarteratze eta laneratze prozesuetatik datozen pertsonak kontratatzeko diru-laguntza programa sortuko du. Azkenik, Bidebarri laneratze enpresaren helburua gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonen egoera sozio-pertsonala hobetzea izanik, pertsona bakoitzaren laneratze ibilbide pertsonalizatua egingo du, laneratze enpresan sartzen den momentutik hasita lan merkatuan txertatzea lortu eta hurrengo hilabeteetan zehar.
Oñatiko alkateorde Ana Martinek, Bidebarri Enplegu Zentroko Jon Igartuak eta ULMA Fundazioko zuzendari Raul Garciak hitzarmena sinatu dute Oñatin, Oñatin gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen laneratzea sustatzeko konpromisoa hartzeko. Hitzarmenaren bidez gauzatuko den lankidetza programa hau 2018ko uztailaren 1etik 2019ko ekainaren 30era bitartean gauzatuko da.