Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
The meeting point 2019: 4.0 networking handiena
“Industria 4.0 terminoak 4. iraultza industriala adierazten du. Antolakuntza eta kontrol maila berri bat, arlo guztietara hedatzen dena: eskaeretatik hasi eta produkziora, entregara, euskarrira, mantenimendura eta azken birziklapenera”.
Basque Industry 4.0 ekitaldiaren VI. edizio honetan, laugarren iraultza industrialari eta zibersegurtasunari buruz eztabaidatuko dugu. Bi egunez azalduko dira esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, tailerrak, erakusketak eta arlo horietako adituen ikuspegiak, eta gune egoki bat atonduko da networking-erako.
Euskal enpresa liderra da fabrikazio aurreratuan. 2018ko edizioan 130etik gora enpresak parte hartu zuten stand-gunean eta ekitaldia nazioarteko erreferente bihurtu zen kontaktuak egiteko, enpresa arteko lankidetza sustatzeko eta negozio-akordioak ixteko. “Aurtengo edizioan espazioa handituko dugu eta pabilioi batera joango gara”.
Hauxe da egitaraua, egunez egun: