TUlankide MONDRAGON

Sare lana sustatu, gizarte berrikuntzan eragiteko

2018/07/11

Arrasateko Kooperatiba Esperientzia oinarrian hartuta, gaurko gizartearen premiak identifikatu eta erantzuteko, XXI. mendera egokitutako eraldaketa soziala ereiteko eta gizarte berrikuntza sustatzeko asmoz, Degagoienako kooperatibak hausnarketa prozesu batean murgilduta daude. Hezkuntza kooperatiboa, Gizarte Berrikuntza Plataforma eta gizarte berrikuntza kooperatibetan, izango dira osatu nahian dabiltzan sarearen ildo estrategikoak.
Sare lana sustatu, gizarte berrikuntzan eragiteko

Raul García, ULMA Taldeko presidentea.

Bagara, ULMA Taldea, Fagor Taldea, Arteman Komunikazioa, Goiena Taldea, Emun, Lanki, Mondragon Unibertsitatea, MONDRAGON Korporazioa, LKS, Ausolan, Laboral Kutxa, Arizmendi Ikastola eta beste zenbait kooperatiba eta entitate hausnarketa prozesuan ari dira  azken hilabeteotan.

MONDRAGONeko Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroan egin dituzte saioak bailaran sustatu beharreko ildo ezberdinak adostu eta lankidetzarako marko bat sortzeko helburuarekin, eta hala, eraldaketa sozialean eta gizarte berrikuntzan eragiteko asmoarekin. 

KES / Kooperatiben Eskualde Sarearen bilera. Eraldaketa Sozialaren inguruko hausnarketa saioak.

Eskualde mailako eraldaketa sozialeko proiektu berrituari ekin nahi diote kooperatibek, "gizarte eta premia berriei erantzun berriak eta egokituak eskaini asmoz' eta horretarako, besteak beste, Agirre Centerren eskutik 'Gizarte Berrikuntza Plataforma' bat abian jarri nahi da, eskualdeko herritarrek, erakunde publiko zein pribatuek, gobernuz kanpoko erakundeek, bestelako ekimen sozialek... esaten dutena entzun eta egitasmo berriak abian jartzeko. 

Eskualde mailako eraldaketa sozialeko proiektu berrituari ekin nahi diote kooperatibek 

Arrasateko Esperientzia Koooperatiboa da oinarria, eta "kooperatiba eta kooperatibisten konpromisoa izan behar da hura birsortzea, haren sokatik ekimen berriak asmatzea eta ordukoari jarraipena ematea".

Hala, kooperatibek eskualdera begirako jardun konpartitu bat garatzea da asmoa, horrela bailarari egiten dioten ekarpena biderkatu ahal izateko. Aritz Otxandiano da Bagarako presidente eta Fagor Taldeko eraldaketa sozialeko buru. Bera da egitasmoaren sustatzaile nagusietako bat. Atzo burututako saioan, Aritzek MONDRAGONeko kongresuak 2016an jasotakoa ekarri zuen gogora: "Antolamendu egitura berriak ahalbidetzen du horrela nahi duten kooperatibak eskualdeko saretzea. Sare horiek ingurune edo eskualde bereko kooperatibek osatu ahal izango dituzte, maila lokalean eraldaketa soziala eta inguruan balio kooperatiboen sustapena bilatzen dutelarik. Eskualde bakoitzean, zentzurik zabalenean, hasierako dinamizazio eredu bat ezarriko da, jarduera eremuak eta funtzionatzeko operatiba zehazteko, planteatzen diren helburuen arabera".

KES / Kooperatiben Eskualde Sarearen bilera. Eraldaketa Sozialaren inguruko hausnarketa saioak.

Ibon Antero (MONDRAGON Korporazioa) eta Lander Jimenez (LKS)

Bostgarren hausnarketa saioa, atzo

Hain justu ere, atzo egin zen bostgarren hausnarketa saioa. Bertan aurkeztu zen lanketarako dokumentua. "Debagoienean kooperatibak saretzeko baldintza egokiak daude, kooperatiben ekintza eraldatzailea bideratzeko eta, horiekin batera, dokumentu honetan definitzen den estrategia garatzeko erantzukizuna erakunde bakoitzak bere gain hartzeko", dio txostenak. Hala, hori guztia ahalbidetzeko zein nolako lankidetza markoa eraiki behar den izan zuten eztabaidagai atzoko saioan. “Epe luzeko eta inpaktu handiko prozesu zabalak bultzatuko dituzten marko iraunkorrak eraikitzeko ezinbesteko elementua da gure arteko lankidetza eredu eraginkor bat garatzea”.

Hain zuzen ere, atzoko saioan hori izan zen eztabaidagai nagusia; nola guzatu behar da kooperatiben arteko saretze hori eta zein da erakunde ezberdinen arteko lankidetza eraginkor bat ahalbidetzen duen eredurik onena.

Saretzearen inguruko eztabaida oraindik ere irekita dago eta asmoa da irailean bertan proposamena adostu  eta lehenengo ekimenak martxan jartzea.

Atzo Otaloran egin zen saioaren argazkiak.

Eguraldia
Asteartea 10 Min: 6
Max: 13
Asteazkena 11 Min: 5
Max: 10
Osteguna 12 Min: 6
Max: 12
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak