Irakurriena
- 1. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 2. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 3. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
- 4. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 5. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 6. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
Mundukidek antolatzen duen gospel kontzerturako sarrerak zozketatzen dira
Kontzertu solidarioa ABA TAANO talde ugandarrak eskainiko du. Eta kontzertuan zehar, Goikobalu Txikiko gaztetxoen kolaborazioa izango du gospel talde afrikarrak.
Sarrerak 10 eurotan eskuratu daitezke Amaia antzokian (lehiatillan egunean bertan) eta aldez aurretik www.arrasate.eus helbidean.
ABA TAANO
Hazitako umezurtzegian musika beraien bizibide bihurtu duten 5 gazte hauek Afrikako bihotzera eramango gaituzte mota guztietako ahots liluragarriekin.
Europako eskenatoki handienetan aritutako taldeak nazioarteko 9 sari irabazi ditu jadanik eta ibilbide artistiko oparoa atzematen zaie aurrerantzean ere.
20 urte Afrika eta Hegoameriketan lankidetzan
2 hamarkada hauetan, 10 herrialdeetan lan egin du Mundukidek, 250 pertsona aritu dira zeregin honetan langile eta boluntarioak kontutan hartuta. Hegoaldeko 300 elkarte baino gehiagorekin aritu da elkarlanean. Bataz beste urteko 50.000 pertsona onuradun bilakatuz. Hala ere, Mundukideren ustez, asko dago egiteko.
Programa berriak bultzatzeko
Mundukidek hurrengo hiru urteetan Brasilen eta Mozambiken jarduera handituko du bi herrialde hauetan bizi den egoera kontutan hartuta. Horietaz gain, Afrikari dagokionez Etiopian lanean hasiak dira eta Amerikan aldiz, Kolonbian eta Ekuadorren. Aurrerantzean ere fokoa pertsona pobretuenen artean jarriko du Mundukidek, komunitate eta pertsonen garapen sozioekonomikoan eragiteko.
20 urteetan Mundukiderekin lanean aritutako pertsona eta erakunde guztiei eskerrak eman nahi dizkie eta aurrerantzean ere elkarlanerako deia eta babesa luzatzen die, Mundukiderekin erreza dalako solidario izatea!
Sarreren zozketa
Zozketarako izen-ematea itxita dago.
Kontzerturako zozketako irabazleak izan dira Ana Artetxe eta Yolanda Martinez. Zorionak!