Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Mundukidek 2018-21 epealdian kooperazioa biderkatu nahi du
Raul Garcia, Mundukide Fundazioko lehendakariak aipatzen duen bezala “alde batetik formakuntzaren, lanaren eta interkooperazioaren alde egiten dugu apustua. Pertsonak, norberaren buruaren jabe izanik, etorkizun oparoago bat izan ahal izateko aukerak eskainiaz. Bestalde, gure gizarteak hegoaldeko herrialdeekin lankidetzan jarraitu dezan sentsibilizazio lana egitea eta bidea erraztea da helburua”.
Hurrengo urteetara begira, bildutako esperientzia errepikatzeko eta berriak garatzeko prest dago Mundukide. Ahalik eta pertsona eta familia gehiagoren bizitzak hobetzeko gogo biziz.
Kaptazioa eta sentsibilizazioa
Urtean zehar martxan izan dituzten kanpainen berri jasotzen da. Bertan aipatzen dira: “Minutu bat egunero”, lan esparruarekin zerikusia duen bazkide kanpaina; “Gabonei zentzua ematen dien postalak”, postal digitalen bitartez gabonak zoriontzeko; “Mozambikeko asistentzia eta formazioa”, hango familia nekazariei formakuntza eta asistentzia teknikoa eskaintzeko; eta “Patronatoa Brasilen”, ikusnetzunezko dokumentuak, patronatoko eta beste kooperatibetako ordezkariek eginiko testigantzekin landutakoa.
Modu berean, III. Lasterketa solidarioa ere jasotzen da, 150 partehartzaileekin. Eta toki berezia du FET 10 erronkak, Fagor Ederlan Tafalla kooperatibako partaideek, GERNA eta Mundukideren artean antolatu zena; 60.044 euro bildu zituena.
Mozambike, Brasil eta Kuba
Eskualdeko garapen sozio-ekonomikoa lantzeko helburua du Mundukidek munduko hainbat herrialdetan. Urteko txostenean jasotzen dira martxan dauden proiektuen xehetasunak, hala nola garapenaren ezaugarriak, eginiko aurrerapausoak, kooperanteen iritziak,... Bereziki Mozambike, Brasil eta Kuban egin diren ekintzen berri ematen da eta baita 2018ko helburu eta erronkak.
Bestalde, Kolonbia eta Ekuadorren ere izan dira bertako errealitatea ezagutzen eta pauso berriak emango dira hurrengo urteotan herrialde hauetan.