Irakurriena
- 1. Elkarte Eguna inork baino hobeto ospatzen du Ikerlanek
- 2. Lagun Aro EPSV-k Ezohiko Batzar Orokorra egingo du gaur
- 3. Fagor Automationek bulego eta teknologia zentro berriak inauguratu ditu Indian
- 4. Mireia Muruamendiaraz eta Illart Azkarate, Arizmendi Ikastolako zuzendari nagusi berriak
- 5. Mondragon Unibertsitatea ekintzailetza sustatzen proiektu teknologikoak sarituz
- 6. Andoni Saez de Ibarra Ikerlaneko ikertzaileak saria jaso du
- 7. Insekt Label Biotech bioteknologikoan inbertsioa egin du MONDRAGONek
- 8. Elkartasunez beteriko doinu afrikarrek bete dute Monterron
- 9. Kooperatibagintzan ezagutza sendotzen
- 10. Fagor Elkarrekin tresna sortu du Fagor Taldeak, komunitatea indartzen segitzeko
Mondragon Assemblyk maskarak ekoizteko 4 lerro egin ditu Inditex-erako

Maskaren ekoizpen masiborako Mondragon Assemblyk egindako 4 lerro automatizatuko sorta bat eman dio Inditexek Desgaitasuna duten Pertsonen Galiziako Konfederazioari (COGAMI). Proiektuak, 2,3 milioi euroko balio duenak, hilean hamaika milioi maskara ekoizteko ahalmena dauka, eta erakundeak maskara horiek saldu ahal izango ditu bere helburu sozialetan laguntzeko. Eskari horrekin, kooperatibak jada15 lerro garatu ditu pandemia hasi zenetik, eta soluzio mota hauen hornitzaile garrantzitsu gisa sendotu da estatu mailan.
Kalkulatzen denez, Inditexek COGAMIri dohaintzan eman dizkion makinak neguan hasiko dira ekoizten, instalazio lanak bukatu eta gero. Mondragon Assemblyk lagunduko die instalazio lan horietan. COGAMIk Bergondoko industrialdean (A Coruña) duen kokaleku batean instalatuko dira makinak, eta ekoizpen horri lotuta 25 lanpostu ere sortuko dira.
Proiektuak hilean hamaika milioi unitate ekoizteko ahalmena dauka, eta erakundeak unitate horiek saldu ahal izango ditu bere helburu sozialetan laguntzeko.
Instalazio horiek Inditexek moldatu beharko ditu erabat, Medikamenduetan eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak osasun produktuen fabrikaziorako instalazioen funtzionamenduaren gainean ezarritako baldintzetara egokitzeko.
Helburu horrekin, COGAMIk irabazi asmorik gabeko Enplegu Zentro Berezi bat eratuko du, ekoizpen honetan desgaitasuna duten pertsonei beren ezaugarri pertsonaletara egokitzen den enplegua eskaintzeko helburu nagusiarekin, eta ohiko lan merkatuan laneratzen laguntzeko.
Egokitzapena eta konpromiso soziala
Mondragon Assemblyk erakusten jarraitzen du garapenerako gaitasun handia duela eta premia kolektibo bati –esaterako, une honetan maskarak hornitzeko daukagun premia– erantzuteko gai dela. Pandemia garai honetan, MONDRAGON Korporazioa bera ezagun egin da eragile garrantzitsu gisa, bere kooperatiben bitartez, Covid-19ari aurre egiteko hainbat irtenbide eskainiz. Kasu honetan, Mondragon Assemblyk fabrikatutako eta muntatutako lerroak, bera ere izanik lerroen mantentze lanen arduraduna, hainbat kokalekutan ezarri dira: Bexen Medical, Etxebarrian (Bizkaia); Farmaziako Zentro Militarra, Burgosen; Efficold, Onnera Taldekoa, Lucenan (Kordoba); eta Inditex, Bergondon (A Coruña). Horiek denek 50 milioi maskara ekoitzi ditzakete guztira hilean.
25 lanpostu sortuko ditu desgaitasuna duten pertsonentzat.
MONDRAGON Assembly nazioarte mailako talde bat da, muntaketa soluzio automatikoen garapenean espezializatua. Sei ekoizpen lantegi ditu maila globalean: egoitza nagusia Aretxabaletan (Gipuzkoa, Espainia), eta besteak Mexikon, Frantzian, Alemanian,Txinan eta Brasilen; eta filialak ditu Indian eta MENA eskualdean. Hainbat sektoretan dihardu, hala nola eguzki energian, automobilgintzan, etxetresna elektrikoetako osagaietan, osagai elektronikoetan, gailu medikuetan eta kosmetikoetan.