Irakurriena
- 1. Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena
- 2. Ikerlanek elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
- 3. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 6. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
Azaro Fundazioko Behatokiak Lea-Artibai eskualdeko enpresekin lan egiten du negozio aukera berriak identifikatzeko
2010ean Azaro Fundazioko Behatokiak eskualdeko enpresekin elkarlana gauzatzearen ondorioz, 16 azterketa bideratu dira, honako sektoreetan sakonduz: akuikultura eta arrantza, energia berriztagarriak, osasuna, ingurumena, turismoa, elikagaiak, eta material polimeroak.
Sektore horietan hainbat proiektu interesgarri identifikatu dituzte eta horietatik 8 negozio aukera identifikatu dira, eta hauen lehen merkatu hurbilpena edo kontrastea egin da dagoeneko. Lortutako emaitzak eskualdeko enpresei aurkeztu zaizkie, eurengan negozio aukera hauek garatzeko interesa pizteko asmoarekin.
2011. urteari begira Azaro Fundazioko Behatokiak bere lan ildoak indartzeko lanean jarraituko du, enpresekin elkarlanean, edota pro-aktiboki ideiak bilatzen, eta hauen kontrasteak egiten. Azken helburua Lea-Artibai eskualdeko sare industriala indartu eta berritzea da.