Irakurriena
- 1. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 2. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 3. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 4. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 5. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 6. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
COVID-19: Kooperatibetan jarduteko jarraibideak
Hauek dira Korporazioko kooperatibek birusaren kutsadurari aurre hartzeko egindako prebentzio-praktika batzuk.
Osarten, LagunAro eta MONDRAGONeko Zentro Korporatiboak osatzen duten koronabirusaren jarraipenerako batzordetik, kooperatibek egindako prebentzio-praktikak bildu eta zabaldu dira, informazio gisa.
Praktika horiek guztiak biltzea da asmoa, kooperatibei jarduteko jarraibide gisa balio ahal izateko.
Oinarrizko gomendioak:
- Eskuak sarritan garbitzea.
- Ez ukitzea aurpegia, batez ere begiak, sudurra eta ahoa.
- Pertsonen artean gutxienez metro bateko tartea izatea eta, bereziki, eztula, doministikuak eta sukarra gertatzen direnean.
- Ez ukitzea kontaktu handiko eremu publikoak, hala nola barandak edo animaliak egon diren eremuak.
- Laguntza medikoa eskatzea sintomak izanez gero, bereziki sukarra edo aire falta
- Garbiketa zerbitzuaren maiztasuna eta tipologia handitzea, arreta berezia jarriz erakusmahaietan, mahaietan eta eremu kritikoetan.
Bilerak, bidaiak eta ekitaldiak:
- Minimizatzea / etetea behar-beharrezkoak ez diren bilera presentzialak, bidaiak eta ekitaldiak.
- Bilerak egiteko tresna digitalen erabilera sustatzea.
- Minimizatzea / baliogabetzea laneko bidaiak, eta ohiz kanpoko kasuetarako baimena eskatu beharra.
- Autoa partekatzea saihestea.
Bisiten eta salgaien harrera:
Kooperatiba batzuetan, debekatuta dago enpresaren instalazioetara bisitak egitea, eta, oro har, minimizatzen ari dira.
- Oro har, merkantziak ohikoa den moduan ai dira jasotzen eta manipulatzen ari dira.
- Garraiolariak zuzenean deskarga eremura bideratzea, eta enpresako langileekin gutxieneko kontaktua izatea.
Ikastetxeak ixtearen eragina jaso duten pertsonak:
- Ordutegiak malgutzea.
- Poltsen, oporren, egutegia egokitzeko orduen eta ordaindu gabeko baimenen kudeaketa arduratsua egitea.
- Ahal denean, telelana erraztea.
Jantokia eta atsedenlekuak:
- Kooperatiba batzuek jantoki partikularrak itxi dituzte.
- Metro bateko segurtasun distantzia mantendu behar dela azpimarratzea.
- Tupperra erabiliz gero, "office"ean txandak antolatzea.
- Atseden guneetan (kafea, vending-a...) pertsona kopurua mugatzea.
Lanaren antolaketa:
- Ahal den kasuetan, telelana erraztea.
- Prozesu kritikoetan diharduten pertsonak banatzea, aldi berean egon ez daitezen (txandak eta espazio desberdinak…).
- Aldagelak (dutxak) ahalik eta gutxien erabiltzea eta txandak gainjartzea saihestea.
Informazioa eta komunikazioa:
- Jarraipen batzordea izatea, Zuzendaritzaren inplikazioarekin.
- Iturri ofizialetako informazioa jasotzea beti.
- Kolektiboarekin etengabeko komunikazio bidea izatea.
- Taldeari informazioa ematea organo egokien bidez.
- Bezero eta hornitzaileekiko komunikazioa modu proaktiboan kudeatzea.
- Bakoitzaren erantzukizunari dei egitea, kooperatibak berak eta osasun agintariek egindako gomendioei jarraitzeko