Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Iritzia. Jone Amonarriz (MUko ikaslea): 'Bost giltza hausnarketarako'
Aniztasun handia egon da bai hizlarien artean. Ibilbide ezberdinak eta askotariko esperientziak ezagutzeko aukera izan dugu. Bakoitzak bere bidea egiten duela argi dago, baina aldi berean traba, zalantza eta buruhauste antzekoetatik pasatu dira eta igaroko gara guztiak. Zabaldu dituzten mezuek ere lotura handia izan dute elkarren artean. Argi geratu da ezinbestekoa dela ikasketa garaian aktibo egotea, eta hori dela arrakasta lortzeko bidea.
Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari diren ikasleei erantzun eta gomendio ugari eman dizkiete hizlariek; baita hausnarketa propioak egiteko ateak ireki ere. Eta hori ezinbestekoa da ikasleentzat. Azken finean, ikasle bakoitzak bere aurreikuspenak egiten ditu: batzuk etorkizuna beltz ikusten dute eta ezkortasunez egiten diote so geroari, beste askok nahiago dute egunerokoa bizi eta ikasketetan burubelarri aritu, eta egongo dira baikorregiak direnak ere.
Bost bide irudikatu dituzte, bost aukera, bost borroka. Ikasleentzat, berriz, bost giltza izan dira Komunikaldietan. Bost giltza hausnarketarako
Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari diren ikasle guztientzat adibide eredugarriak izan dira Amaia Elu Hirudart 3D diseinu-estudiokoa eta Euskal Valley sareko partaidea, Ruben Mateo Beniwood ekoiztetxeko ordezkaria, Oihane Beñaran Nazio Batuen Erakundean komunikazio teknikaria Bolivian, Ane Irazabal freelance kazetaria Ekialde Hurbilean eta Aiala Fernandez kultura-industrietan aditua.
Bost bide irudikatu dituzte, bost aukera, bost borroka. Ikasleentzat, berriz, bost giltza izan dira Komunikaldietan. Bost giltza hausnarketarako.