Urrunekoa eta presentziala zelan uztartu, hortxe gakoa

Urrunekoa eta presentziala zelan uztartu, hortxe gakoa

Vicente Atxa. Mondragon Unibertsitateko errektorea
Covid-19aren inpaktuaren aurrean unibertsitate gisa igaro beharreko hiru faseei helduko diet.
2020/06/29

1. Larrialdi-faseari ekin diogu. Fase honetan, Mondragon Unibertsitateko 5.500 ikasleentzat, ostiral arratsaldetik astelehen goizera, aurrez aurreko eredutik %100 urruneko eredura aldatu behar izan zen. Aldaketa egin dugu, nota bikainarekin esango nuke, teknologikoki prestatuta geundela erakutsi dugu, eta langile eta ikasleen ahaleginari esker ez da jarduera egun bakar batez ere gelditu. Baina hobetzeko aukera dago beti, eta, ziur nago, hobetu egin beharko dugula enpatian eta pedagogian, ikaskuntza eta ebaluazio-prozesua, aurrez aurrekoaren efizientzia berarekin jorratzeko eta batez ere, etxetik guzti hau, beraien emozioak, zalantzak eta gogobetetzeak, irakasle eta batez ere beraien ikaskideekin partekatzeko aukerarik gabe bizitzen ari diren gazteei erantzuteko.

 

Ausartzen naiz esatera estrategian ikusiko dela zein unibertsitatek aztertu duten egoera berria larrialdi-fase gisa soilik, eta ez aukera estrategiko berri gisa. Etorkizuna azken hauena izango da.

2. Berriz abiarazteko fasea, Unibertsitatea campusean nola suspertu, birusarekin biziz ikaskuntza presentzial batera nola itzuli aztertzen duena. Nola berrantolatu urrunekoa eta presentziala, azken hau ahalik eta gehien berreskuratuz. Azkar planifikatu behar dugu ikaskuntzaren zein zatik izan behar duen aurrez aurrekoa edo urrunekoa, zerk izan behar duen sinkronoa edo asinkronoa, etab. Bigarren fase hori ere ez da erraza izango, baina segurtasun baldintzek eta azpiegiturek uzten diguten neurrian, nahiko azkarra izango da.

 

3. Estrategia fasea, eta hortxe dago gakoa. Mendeberri 2025 gure hezkuntza ereduaren baitan jausi digital honek, urrutiko ikasketek, presentzialitateak, eta abar, jokatuko duten papera birpentsatzean. Estrategia-fasearen erronka, hain zuzen ere, gure ikasleen ikaskuntza-prozesuan jarduera horiek eraginkortasunez eta efizientziaz konbinatzea izango da. Estrategia berrian, digitala, urrunekoa, asinkronoa hezkuntza-berrikuntzako prozesu guztietan txertatuko da modu inbaditzailean, eta urrunekoaren onura handienak gure irakasleak eta ikasleak beren ikasgela fisikoetara itzuli ondoren identifikatuko dira. Ez dut iragarpenik egin nahi, baina ausartzen naiz esatera estrategian ikusiko dela zein unibertsitatek aztertu duten egoera berria larrialdi fase gisa soilik, eta ez aukera estrategiko berri gisa. Etorkizuna azken hauena izango da.

 

Artikulua TU Lankide aldizkarian argitaratu da.