Kolaborazioak

Pertsona kooperatiboa: 1 + 1 = 3

2019/01/30

Arizmendiko profesionalek pertsona kooperatiboari buruz, zortzi ezaugarri identifikatu genituen.
Pertsona kooperatiboa: 1 + 1 = 3

Iñaki Etxezarreta, Arizmendi ikastolako zuzendaria.

Elkarren interakzioan diren zortzi bereizgarri horiek eta horiei dagozkien gaitasunak ondoko hauek ditugu:

Komunikazio eraikitzailea. Alegia, entzutea; proposamenak egitea; iritziak ematea eta kontrastatzea; errespetuz / begirunez jokatzea; zaintzailea zaintzea; ezberdintasunen gainetik akordioak bilatzea eta egitea; eta adosturikoa aintzat hartzea eta sostengatzea.

Kooperatibarekiko leiala. Alegia, Kooperatibaren identitatearekin bat egitea; identitate hori eguneratzeko ahaleginean jardutea; kooperatibaren kideekin eta kooperatibak harremana duen eragileekin interakzioa praktikatzea; eta pertsonen eta kooperatibaren datuak etikoki kudeatzea.

Bere eginkizunean (lan postuan) eraginkorra. Alegia, lan pertsonala ondo egiten saiatzea; lan pertsonala ondo egiteak eskatzen duen dedikazioa eskaintzea; zeregin kolektiboetan esku hartze aktiboa eta koordinatua praktikatzea; eta ikerketa eta ebaluazio jarduerak baliatzea.

Prestatua. Alegia, formazio polibalentea (humanoa eta teknikoa) izatea eginkizun pertsonala zein kolektiboak betetzeko, bereziki pertsona / autogestioa / kooperazioa / kooperatiba / kooparatiba mugimendua / eraldaketa soziala gakoei buruzko formazioa; eta eginkizun pertsonalaren zein kolektiboaren bidez ikastea eta irakastea.

Konprometitua. Alegia, Kooperatibaren beharrizan sozialetan, ekonomikoetan, laboraletan eta, oro har, sozietarioetan auto–eraketa pertsonala, auto–eraketa kolektiboa eta elkartasun aktiboa praktikatzea.

Aitortua eta aitortzen dakiena. Alegia, Kooperatibaren kide bakoitzaren edota kolektiboen jardun positiboa baloratzea, meritua aitortzea, ekarpenak eskertzea eta saritzea.

Berdinkidea. Alegia, betetzeko dituen eginkizun, rol eta erantzukizuna nolanahikoak izan arren, bere lankide guztiak parekide kontsideratzea.

Pertsonarekiko eta ingurunearekiko begirunea. Alegia, Konfiantzaren kudeaketarekin bat datorren pertsonarekiko, ingurunearekiko (tokiko eta unibertsalarekiko) begirada, errespetuzko jarrera eta praxia izatea.

Zein da, ordea, esaldi bakar batera ekarriz gero, pertsona kooperatiboaren definizioa? Hona hemen balizkoa: bere praxian beste pertsonekin eta bere ingurunearekin diharduena bere baitan daukana garatuz besteekin (pertsonekin eta inguruarekin) partekatzeko, denon (norberaren, beste pertsonen eta inguruaren) onura erdiesteko xedearekin.

Badugu zer egina!

Eguraldia
Asteartea 15 Min: 8
Max: 19
Asteazkena 16 Min: 13
Max: 22
Osteguna 17 Min: 13
Max: 22
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak