Kolaborazioak

Gorroñogoitiarekin desagertzen da ekintzaile kasta ausart hartako azken kidea

2019/09/10

Alfonso hil da eta berarekin itxi da Arrasateko kooperatibismoaren sortzaileak zirenen bizitza zirkulua.
Gorroñogoitiarekin desagertzen da ekintzaile kasta ausart hartako azken kidea, eta, ziurrenik, berarekin ere industria-mugimendu apurtzailearen zenbait ezkutu joan dira betiko. 
Fisikoki denak desagertu direnean aurrera begiratzen dut nire talaia apaletik eta horien gisako enpresa kapitainik birsortzea ezinaren hurrena izango dela baieztatzen dut, konbentzituta.
Ez naiz inoiz kooperatibista izan baina kooperatibismoaren izpiek inguratu naute beti, Arrasateko Laxarte ondoko eraikin batean lehen SCI agertu zenetik, iragan mendeko seigarren hamarkadaren amaieran. Eta Alfonsorekin ongarritu nuen adiskidantza bien arteko distantzia intelektualetik izan zela aitortu behar dut. Nolanahi ere, askoz ugariagoak genituen lotuneak dibergentziarako koxkak baino.
Gorroñogoitia joan zaigu duela hilabete bat Ormaetxea betiko galdu genuen bezala. Lehenago Usatorre eta Larrañaga hil ziren. Eta niri zalantza bat geratzen zait, aspalditik bueltaka ibili zaidana: egin al zaie neurriko ezagutza euren bizitzaren tarterik luzeena gizarte garapenaren alde eman zuten enpresa gizon erraldoi horiei? Dena sakrifikatu zuten kooperatibismoaren Arrasateko modeloa aurrera eramateko. Alfonso eta Jose Marik, gainera, modeloaren pitzadura gordinki pairatu zuten azken urteotan, euren indar guztiekin jaso eta fede osoz bultzatu zutena erortzen ari zela ikustean. 
Eusko Ikaskuntzaren Euskonews aldizkari digitalean elkarrizketa egin zioten 2004an:
 

Eguraldia
Asteartea 19 Min: 4
Max: 13
Asteazkena 20 Min: 4
Max: 12
Osteguna 21 Min: 6
Max: 13
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak