Gaur ULMA Embedded Solutions-ek 10 urte betetzen ditu

Gaur ULMA Embedded Solutions-ek 10 urte betetzen ditu

ULMA Embedded Solutions
Eskerrik asko urte guzti hauetan guregan konfiantza izan duzuen bezero, partner, hornitzaile eta taldekideoi. Lortutako esperientziarekin erronka eta proiektu berrietan lan egiteko gogoz jarraitzen dugu. Eskerrik asko!
2019/10/09

ULMA Embedded Solutions 2009. urtean sortu zen ULMA Taldearen Sustapen Berrien baitan, sistema elektronikoen prototipoez haratago zerbitzu espezializatuak eskaintzeko helburuaz.

Gaur egun produktu elektronikoaren bizi zikloan zehar ingeniaritza zerbitzuak eskaintzen ditugu, kontzeptutik hasi eta diseinu, garapen, test, produkzio eta mantentzeraino.

Arau zorrotzak bete behar dituzten sektoreetan lan egiten dugu batez ere eta arau hauekin lan egiteko aukera izan dugu; EN 50155, IEC 62304, EN 50128, ISO 26262, IEC 60730, EN 60601, UL 61010, ISO 13849, IEC 61508, etab.

Gure bezero eta partnerrekin elkarlana egiten dugu sistema berritzaile eta konpetitiboak garatzeko.