Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Klima aldaketari aurre egiteko laborategia bihurtuko da Debagoiena
Climate-KIC erakundearen babesarekin, trantsizio justuarekin, klima aldaketarekin eta berrikuntzarekin lotutako laborategi bihurtuko da Debagoiena. Jardun horren norabidea eta moduak diseinatzeko, prozesu irekia abiatu dute eskualdeko hainbat eragilek.
Debagoiena Entzuten Lankidetza Sareak antolatuta, trantsizio justuaren bidean Debagoienak erantzun beharko dituen erronkak identifikatzeko eta erronka horiei erantzuteko jarraitu beharreko ereduaren oinarriak zehazteko, jardunaldiak egin dituzte egunotan Garaia Berrikuntza Gunean. Debagoieneko eta nazioarteko ordezkariak batu dira bertan; guztira, 60tik gora.
Debagoiena Entzuten Lankidetza Sarea eta klima aldaketa eta berrikuntza lantzen dituen Europako EIT Climate-KIC erakundea elkarlanerako bideak aztertzen ari dira.
Climate-KIC erakundearekin elkarlana
Bailarak dituen erronkei elkarrekin erantzuteko helburuarekin Debagoienean sortu berri den Debagoiena Entzuten Lankidetza Sareko kideekin elkartu dira klima aldaketan eta berrikuntzan erreferente diren Europako EIT Climate-KIC erakundeko kideak.
Izaera askotariko erakundeak
Askotariko eragileek hartu dute parte: besteak beste, Arrasateko, Bergarako eta Aretxabaletako udalek; Gipuzkoako Foru Aldundiak; enpresa pribatuek zein kooperatibek eta bestelako eragileek –Goiener, Tecnalia, Garapen Agentzia, Mondragon, Huhezi, Naturtzaindia, Plastikoaren Aurkako Taldea, Goiena...–. Gainera, nazioartean erreferenteak diren London College Unibertsitateko ekonomialari Mariana Mazzucato, berrikuntza eta sormen arloan mundu mailako aditurik entzutetsuena den Charles Leadbeater eta klima aldaketara eta berrikuntzara bideratutako Climate KIC erakundeko ordezkari Michelle Zucker ere izan dira Arrasaten.