Ezagutza eta teknologia transferentzian espezializatutako Zentro Teknologikoa, osasuna, elikadura eta garraio jasangarria arloetan.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
Jon Anakabek Amaia Egia ordezkatu du Leartikerreko zuzendari nagusi gisa
Leartikerrek Jon Anakabe izendatu du zentro teknologikoko zuzendari nagusi, eta 2010eko irailaz geroztik eginkizun horretan aritu den Amaia Egia ordezkatu du.
Leartikerreko zuzendaritza nagusiaren aldaketaren arrazoia 109/2015 Dekretuak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea osatzen duten Teknologia Zentroen Zuzendaritza Nagusiarentzat ezarritako doktore-tituluaren baldintza betetzea da.
Jon Anakabe polimeroen ingeniaria da London Metropolitan University-n eta Material Berriztagarrien Ingeniaritzan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere lan ibilbidea Leartikerreri lotuta egon da beti, 2004. urtean Lea Artibai Ikastetxearen baitan sortu zen eta zentro teknologikoaren sorreraren jatorria izango zen, materialen sail berrian lanean hasi zenetik. Irakaskuntzan eta kalitatearen kudeaketan epealdi labur bat egin ondoren, Anakabek 17 urteko ibilbidea burutu du Leartikerren, batez ere biopolimeroetan, fabrikazio gehigarrian eta osasun sektoreko gailuetan oinarritutako ikerkuntzan.

Hazkunde prozesu etengabe baten murgilduta eta aldaketaz betetako urte honetan, Leartikerreko zuzendari berriak aurreko zuzendaritzak markatutako ibilbidea jarraitzeko gogoz eta ilusioz hartu du bere kargu berria, zentro teknologikoa Leartiker 2025 Plan Estrategiko berrian gidatzeko erronkarekin: pertsona eta doktore kopurua sendotuz, 4,5M €-ko negozio-bolumenera iritsiz, ezagutzan gehiago espezializatu berezitasun eta erreferentzialtasun teknologiko handiagoa lortuz, nazioartekotzea indartuz… eta Leartiker familia eta lan-taldean duten talentu ikaragarria zainduz.