Interes-tasak, maximotik gertu

Interes-tasak, maximotik gertu

Nagore Díez, LagunAro, EPSVko finantza-analista
Inflazioaren gorakadak, 2022.urtearen hasieran, monetabaldintzen laxotasuna iraultzera behartu zuen ekonomia garatu gehienetan, hamarkada bat baino gehiago igaro ondoren; izan ere, hamarkada horretan, adibidez, interes-tasa ofizialak arlo negatibora ere iritsi ziren lehen aldiz historian.
2023/07/18

Gainera, oraindik bizi dugun tentsio monetarioa inoiz ikusi den azkarrenetakoa izan da, EBZren tasak oinarrizko 375 puntutan igo baitira 10 hilabetetan, Fed berriz, 525tan igo da 14 hilabetetan. Hala ere, ekonomiaren finkotasunak harritzen jarraitzen du, eta langabeziaren erreferentzia nabarmentzen da, baita enpresa-emaitzak ere. Izan ere, duela gutxi argitaratutako enpresa- emaitzek (2023ko lehen hiruhilekoa) aurreikuspenak gainditzen zituzten, aurreko urteetako batez bestekoa baino askoz proportzio handiagoan.

Ekonomiaren sendotasuntestuinguru honetan, eta moteltzen ari diren inflazio-tasekin, badirudi tentsio-prozesua amaitzear egon daitekeela. Estatu Batuen kasuan, maiatzeko bileran oinarrizko 25 puntuko tasa-igoera izan daiteke azkena epe laburrean. AEBetako banka igarotzen ari den konfiantza-krisia AEBetako Erreserba Federalarentzat presio faktore gehigarri bat izaten ari da, dirua tenkatzeko prozesuaren ondorioetatik eratorria. Nolanahi ere, banku-finantzaketaren baldintzak gogortzeak (eskaera eta kreditu-eskaintza txikiagoa), interes- tasak igotzearen ondorioz ere, lagundu egin beharko lieke banku zentralei “prezioak hozten”.

“Ekonomiaren finkotasunak harritzen jarraitzen du, eta langabeziaren erreferentzia nabarmentzen da, baita enpresa-emaitzak ere”

Europako Banku Zentralaren aldetik, Lagarde beraren hitzetan, tasa gehigarrien igoera berriak ikusiko ditugu (oinarrizko 25 puntuko bi hazkunde espero dira), kontuan hartuta tasen igoeraren hasiera Fedekoa baino geroagokoa izan zela, inflazioa oraindik handia dela eta Europan ez dela ikusten Estatu Batuetako bankuak bizi duen antzeko ondoriorik.

Nolanahi ere, gailurra interestasetatik hurbil dagoela aurreikusteak ez du esan nahi banku zentralek berehala hasiko dutenik murrizketa-prozesua. Uste dugu, moneta-politika hedakorrago bat, nahitaez, lotuta egon behar dela inflazioa %2-3 inguruko mailetara bideratzeko ebidentziarekin, gaur egun, EEn %5 izanik eta %7 Europan, edo ekonomiak dezelerazio handia izan duela.