Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 3. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 4. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 5. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 6. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
IKERLANek bere egoitza nagusia berritzeko proiektua amaitu du
MONDRAGON Korporazioko hiru kooperatibak elkarlan estuan aritu dira, zentro teknologikoaren egoitza berritzeko asmoarekin, zeina 1974an eraiki zen eta bitxi artitektonikotzat jotzen den.
IKERLANen etengabeko bilakaera prozesuaren barruan sartzen da proiektua: 2016an proiektuaren lehen urratsak egin ziren LKS KREANen eskutik, IKERLANen instalazioek hartzen dituzten 8452 m2-ei heltzeko aukeratu baitzen.
Jose Oleagak, LKS KREANeko arkitektoak, Álvaro Líbano aurreko arkitektoaren lana errespetatu eta egokitu du, “teknologiaren adar guztiak erakutsi nahi dituen eraikin baten sinbologiari eutsita” eta elkarlana errazten duten egitura elementuen gainean eraginda. Eraikin malgua da, eta lanerako aukerak ematen ditu eta premia aldakorretara azkar moldatzen uzten du: hasieran 20 pertsona baino hartzen ez zituen azpiegitura bat, gaur egun IKERLANeko plantilla osatzen duten 300 langile baino gehiagoren premiei erantzuten diena.
ULMA Architectural Solutionsek, berriz, fatxada estaltzeko materialik berritzaileenak jarri eta instalatu ditu IKERLANen, eraikinaren geometria konplexuetarako egokiak diren soluzio teknikoekin. Erabateko erronka izan da enpresa oñatiarrarentzat. 6220 m2 fatxada estali da, fatxada aireztatuko sistema bat eta hormigoi polimeroa bateratuz tipologia formal honetarako, eta termikoki eta akustikoki isolatuz, sailkapen energetikoa hobetu ahal izateko.
IKERLANeko zuzendari nagusi Marcelino Caballerok azpimarratu duenez, “gure eraikina berritzea erronka bat zen, arkitekturaren aldetik eraikin berezia eta konplexua zelako, eta emaitza arrakasta izan da inplikatutako aldeen interkooperazioan eta egikera onean oinarrituta. LKS KREANek eraikinaren alderdi funtzional eta geometriko guztiak errespetatu ditu, eta ULMA Architectural Solutionsek irtenbidea aurkitu du eraikinaren fatxada konplexurako estaldura mota berrien bitartez”.
Fatxada berritzeko obra aurten bukatu da, gune berriak sortzearekin batera; Izan ere, Arlo Esperimentala, Errekuntza Laborategia eta Elektronikako, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Laborategia sortu dira aurten.