Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
"Etxealditik Euskaraldira" kanpaina martxan dago
Euskaraldiaren bigarren edizioa aurten egingo dela aurreikusten da, nahiz eta egoera berezi honek ekimena guztiz aldatu duen: epeak, lana egiteko modua...
Testuinguru honetan aurkeztu da aste honetan Etxealditik Euskaraldira ekimena. Helburua, etxeko ohituretan eragitea da. Kanpaina martxan izango da maiatzaren 3a bitartean eta ariketa ezberdinak proposatuko dira, egunez egun.
"Etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harreman horietan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa da proposatzen dizuguna. Horrela etxetik hasiko gara prestatzen azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun Euskaraldia, euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzeko" aipatzen du batzorde antolatzaileak Topagunetik.
Kanpaina jarraitzeko eta parte hartzeko: https://euskaraldia.eus/etxealdia/