Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Kooperatiben Nazioarteko Urtearen aldarrikapenarekin bat egin du Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak kaleratutako oharraren arabera, "XX. mendearen hastapenetik, Euskadiko kooperatibismoa asko errotu da gure herrialdean, lan elkartuaren formula aukeratuz, gehien bat, eta industriaren sektorean bereziki garatuz. Horren emaitza izan da Mondragon Esperientzia deiturikoa. Euskadin kooperatibak izaten ari diren esperientzia, gizarte-ekonomiako kideekin batera, enpresa-heldutasunera iritsi da, eta horren emaitza da Euskadiko ekonomian duten zuzeneko eragina: BPGaren %4,3 (industrian %10 inguru) eta enpleguaren %7,7".
Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak urtero egiten duen erroldaren arabera, 2011 urtearen amaieran Euskadin 2.074 kooperatiba-sozietate (lan elkartuko 1.378 eta gainerako modalitateetako 696) eta 2.108 lan-sozietate zeuden.
Oharrean azaltzen dutenez, "kokatzen diren lurraldearen garapenean kooperatibek duten inplikazioak eta sortutako aberastasunaren banaketa bidezkoagoan duten eraginak gizarte solidarioagoa eta orekatuagoa sustatzen dute, eta bizi-kalitatearen estandarrak hobetzen dituzte".
Kooperatiben Nazioarteko Urtea
Kooperatiba enpresek mundu hobea eraikitzen laguntzen dute leloaren pean, Nazio Batuek kanpaina bat bultzatu dute mundu osoan, kooperatibek pobrezia murriztuz, lanpostuak sortuz eta gizartea sustatuz egiten duten ekarpena nabarmentzeko.
Nazio Batuen ebazpenak gobernuei bultzada eman nahi die kooperatiben hazkundea eta iraunkortasuna sustatu dezaten, eboluzio azkarra izaten ari den egungo testuinguruan; izan ere, agerian geratu da lagungarriak direla herrialdeen garapen ekonomiko eta sozialaren bidean.