Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Belle and Sebastian-en kontzertura joan nahi?
TU Lankidek Belle and Sebastian-en kontzertura gonbidatzen zaitu. Ekainaren 13an izango da, Donostiako Kursaal Jauregian, 19:30ean. Parte-hartu zozketan eta eskuratu zure bi sarrerak.
Garai guztietako indi poparen izen handienetako bat den Belle and Sebastian taldeak bere hamargarren lana, “A Bit of Previous”, aurkeztuko du. Glasgowko bandaren katalogoan lan askotariko eta zirraragarrienetako bat da hauxe, eta beraiek ekoitzi eta grabatu dute.
Zozketa AppSorteos aplikazioaren bidez egingo da, eta TU Lankide jarriko da harremanetan irabazlearekin.
Zozketarako izen-ematea itxita dago.
Irabazlea Niko Goikoetxea izan da. Zorionak!