Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
'Arrasate Mozambikerekin' hitzaldiak abenduan zehar
Mozambiken garatzen ari diren programari buruzko xehetasunak emango dira bi hitzaldietan. Programa ia 20 urte bete ditu eta egun Mozambike iparraldeko Montepuez eta Niassa probintzietako 6 distritotara zabaldu da (Majune, Marrupa, Balama, Montepuez, Namuno eta Mandimba).
Gaur egun, garapen sozioekonomikoa hobetzeko landutako programak dagoeneko 75.000 onuradun baino gehiago ditu. 2016an baino 20.000 pertsona gehiago, alegia. Aipatutako programa horri esker, halaber, aholkatutako teknika eta produktuen produkzioaren bitartez nekazaritzari esker lortutako ekoizpenak bikoiztu dira 2016tik hona, hain zuzen 4.000.000€ ingurutik 8.000.000€ baino gehiagotara.
Abenduaren 10ean Kulturaten egingo den hitzaldian izan dira: Andoni Uribeetxeberria, Mari Luz Tomé eta Oihana Arietaleanizbeaskoa. Abuztuan Mozambikeko programa bisitatu zuten eta bertan bizi izandako esperientzia eta ikuspegia kontatuko dute.
Eta abenduaren 12an, berriz, “Brasilgo, Movimiento de Trabajadores/as sin Tierra, mugimenduko emakumeen eskola” liburua aurkeztuko da. Arratsaldeko 18:30ean, Kulturaten. Ana Herreras Borbolla da liburuaren egilea. MSTko emakumeen errealitatera hurbiltzeko eta prestakuntza, antolamendu eta sozializazioan egiten duten lana balioan jartzeko helburuarekin publikatu du liburua.
