“Produkto propioa eta elektronikoa duten Euskadiko enpresa gehienei eragiten die mikrotxipen krisiak"

“Produkto propioa eta elektronikoa duten Euskadiko enpresa gehienei eragiten die mikrotxipen krisiak"

Mikrotxipak hornitzeko krisiak munduko ekonomia osoari eragiten dio. Zergatik? Nola konpon liteke? Unai Viscarret, Ikerlaneko IKTen unitateko zuzendariak hainbat gai ikutu ditu elkarrizketa honetan.
2021/10/25

Zergatik sortu da krisialdi hau?

Krisi honen jatorria konplexua da eta hainbat arrazoi ditu. Horietako batzuk aipatzearren, mikroprozesadore gehienek Asiako hego-ekialdean duten kontzentrazioa eta Covid-19 delakoaren ondoriozko bat-bateko aldaketak.

Covid-19k bat-bateko aldaketak eragin ditu osagai elektroniko hauen eskaeretan.

Urte askoan, mikroprozesadoreen fabrikazioa Asiako hego-ekialdean eta player handien kopuru txiki batean kontzentratu da, horretarako beharrezkoa den ezagutza teknologiko handiagatik, fabrika horiek eraikitzeko beharrezkoak diren inbertsio ekonomiko handiengatik eta ekoizpen-kostuak doitzeko beharragatik. Horren ondorioz, fabrikatzaile horien ekoizpen-gaitasunarekiko eta logistikarekin lotutako alderdiekiko mendekotasun handia sortu da.

Bestalde, Covid-19 kodeak bat-bateko aldaketak eragin ditu osagai elektroniko horien eskaeran, bai automobilgintzan (geldialdi handia izan zuen, eta, ondoren, azkar suspertu zen), bai ekipo elektronikoen (ordenagailuak, telefono mugikorrak, tabletak edo gero eta elektronika-eduki handiagoa duten beste ekipo industrial batzuk) eskaria etengabe handitu delako.

Bi faktore horiek, munduko logistika ere kolokan jarri duen kontsumoaren susperraldiarekin lotuta, bat egin dute eskaera osoari irtenbidea emateko egungo erdieroalerik ezaren egoera sortzeko.

Nola eragiten du krisialdi honek gure inguru hurbilean?

Krisi honek eragina du gure eguneroko bizitzako alor askotan, eta izaten jarraituko du. Esparru pertsonalean, atzerapenak izaten ari gara ibilgailuen, ordenagailuen, telefono mugikorren eta beste gadget batzuen entregetan, eta, konpondu beharrean, desbiderapenak metatzen jarraituko dute. Industria-arloan ere, krisi horrek eragin du Euskadiko enpresetan ere.

Hasiera batean, automobilgintza izan da eragina jasan duen industria nagusietako bat, ia stockik gabe lan egiten duelako eta ezin izan duelako osagai eskasia arindu.

Hala ere, elektronika integratzen duen produktu propioa duten Euskadiko enpresa gehienak ere krisi hori jasaten ari dira, edo hurrengo hilabeteetan eragina izango duela ikusten da.

Guk Ikerlanen enpresa ugariekin lan egiten dugu askotariko aplikazioetarako produktu elektronikoa diseinatzen, hala nola igogailuak, trenak, sare elektrikoak kontrolatzeko ekipoak, automobilgintza edo etxetresna elektrikoak. Horietan guztietan, enpresak erdieroaleen prezio-igoerak, entregen atzerapenak edo zuzenean horiek lortzeko ezintasuna jasaten ari dira. Gainera, enpresa asko, beren produktuak martxa behartuan aldatzen ari dira, txipen erabilgarritasunera egokitzeko, eta horrek diseinuan, baliozkotzean eta industrializazioan ahalegin handia eskatzen du.

Zer nolako prebisioak dituzue?

Epe laburrean ez da aurreikusten egoera orokorrean hobetuko denik. Produktu baten eskasia dagoen guztietan bezala, behar baino kantitate handiagoekin hornitzeko joera dago, eta horrek, aldi berean, asetasuna areagotzen du. Une honetan fase horretan sartu gara, eta hilabete dezente beharko dira normaltasunera itzultzeko.

Horrelako osagaien ekoizpena hobetzeko urratsak egiten ari diren arren eta hainbat enpresak eta herrialde batzuek milioi askoko inbertsioak iragarri dituzten arren, ekoizpen-gaitasun berriak abian jartzeko behar den denbora oso handia da.

Ba ahal du konponbiderik krisi honek? Zein izan daiteke honelako krisi baten aurrean epe luzera egin genezakeena?

Covid-19k frogatu du (eta ez bakarrik mikroprozesadoreen kasuan) enpresa, herrialde edo eremu geopolitiko baten mende egoteak arrisku handiak dituela. Baina inori ez dio ihes egiten horri buelta ematea ez dela erraza. Europan teknologia eta ekoizpen-fabrikak eduki ahal izateko, apustu sendoa eta iraunkorra egin behar da enpresa eta politika aldetik.

Mikroprozesadoreen fabrikazioaz gain, badira Europan inbertsiorik ez egitea erabaki den beste eremu batzuk ere, eta, beraz, gaur egun ahultasun-egoera dugu. Hala ere, beste gai batzuetan asko aurreratu da.

Etorkizunean, eta egoera zuzentzeko asmoz, Europako apustu nagusiei buruzko erabaki handietan, seguru asko gehiegizko mendekotasun horren pisua orain arte baino gehiago hartuko da kontuan.