Irakurriena
- 1. Danobat ha invertido 20 millones de euros en su nueva planta de Elgoibar
- 2. El LABORAL Kutxa estará en el Tour de Francia
- 3. The Guardian analiza en un extenso reportaje el ejemplo que supone MONDRAGON para el mundo
- 4. Cámara de Gipuzkoa premia a MLAKoop
- 5. Arkaitz Etxezarreta, nuevo director general de Erreka
- 6. “Crear una sociedad mejor. Esa es nuestra utopía, y, con todas nuestras imperfecciones, intentamos aterrizar esa utopía”
- 7. El gobernador del Banco de España visita MONDRAGON
- 8. Erreka se alía con la startup Darwin Biomed con el objetivo de impulsar su línea Health
- 9. La División de Ingeniería y Servicios estará presente en Advanced Factories
- 10. Arizmendi ikastola, 20 años
SaludNova, eHealth Week-eko finalista
The eHealth Solution EU SME Competition 2013, Osasunean teknologia mugikorren erabilera sustatzeko iniziatiba publikoa da. Lehiaketako antolatzaileen helburua, Osasunaren arloan jarduten duten eta Berrikuntza Teknologikoarekin harremana duten ETE-en enpresa-arrakasta bultzatzea da. Bi kategoria izan dira, “Chamipons” eta “Promises”. “Promises” kategoriako finalisten artean, MONDRAGON Health-en inguruneko eta, aldi berean, MONDRAGON Korporazioko, SaludNova enpresa izan da.
Osasunaren arloko gailu mugikorrentzako aplikazioak
Oinarri teknologikoa duen enpresa da SaludNova, pertsonen ongizatea ahalbidetzeko eta mantentzeko helburua duena. Informazio eta Komunikazio Teknologia Berrien inguruko ikerkuntza oinarri hartuta, pertsonen bizi-kalitatea eta segurtasuna garatzeko eta irtenbide berritzaileak merkaturatzeko ideiarekin sortu zen.
Dublinen ospatutako eHealth Week-ean, Juan Santaellak, SaludNova-ko zuzendari orokorrak, adierazi duenez, aplikazio hauek pertsonaren eta medikuaren arteko harremana ahalbidetzen dute, zerbitzuaren datu-base baten edo Osasun Zentroaren bitartez, honek medikuari pazientearen beharrak helarazten dizkiolarik. “Paziente kronikoen Bizi-konstanteak monitorizatzen ditugu, etxean eta modu pertsonalizatu batean. Gainera, Osasun Zentroak edota espezialista konkretuek, pazienteak bidalitako abisuari edo alarmari irtenbidea emateko duten erabilgarritasuna zein den jakingo dugu”.
Duela lau urte sortu zen SaludNova, eta akzionista nagusiena du MONDRAGON Korporazioa. Osakidetzako bost ospitaletan dago integratua, baita Bilboko eskualdeetako Lehen Mailako Arreta alorrean ere. Gainera, proiektu-pilotu bat martxan du Madrilgo Erkidegoko Getafeko Ospitalean, baita diabetes mellitus duten pazienteekin Sanitas entitate pribatuan ere.
Iturria:
http://www.redaccionmedica.com/noticia/las-e-health-made-in-spain-ganan-enteros-en-europa-8361