Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
TUlankide urtekaria: 2019ko aipagarriena
Zalantzarik gabe, Esperientzia Kooperatiboaren sortzaile izan ziren Ormaetxea eta Gorroñogoitiaren heriotzek markatu dute 2019 urtea, zentzu kooperatiboan hartuta. Horrez gain, aipamen berezia egiten diogu Joxerra Elortzari ere. Izan ere, inguru kooperatiboan oso maiatatua zen eta berari eskainitako notiziak bisita kopuru handia jaso du gure webgunean.
Bestelakoan, 2019an lau aldizkari argitaratu ditugu eta gure kooperatibetan notizia izan dena jaso dugu erreportaje, elkarrizketa, bideo zein argazkien bidez.
Portadan, lau gai aztertu ditugu:
- Aportación a la sociedad
- LABORAL Kutxa: 60 urte
- Jose Mari eta Alfonso, gure gogoan
- Lehendakarien foroa
Nolabait, gure kooperatibetan notizia izan dena laburbiltzea izan da helburua, begirada azkar batean urteari errepasoa eginez.
Gainera, Humanity at Music ekitaldiak (herrietan aurkeztu denean zein Buesa Arenako ekitaldiaren harira) zabalkunde gehien izan duen ospakizuna izan da. Gehigarri berezia publikatu zen urrian kaleratu zen aldizkarian.
Urtebete 8 orritan laburtzea zaila bada ere, urtekarian modu azkar batean bisualizatu daitezke hainbat notizia, erreportaje, elkarrizketa, kolaborazio eta beste hainbat artikulu interesgarri.
Modu berean, webgunean notizia izan dena ere jaso dugu eta 2019an zehar bisita gehien jaso dituzten bideo zein argazki bildumak aipatu ditugu.
Hona hemen urtekaria: URTEKARIA