Ezagutza eta teknologia transferentzian espezializatutako Zentro Teknologikoa, osasuna, elikadura eta garraio jasangarria arloetan.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Ingenieritza biomedikoan ikertzeko laborategi berriak izango ditu Leartikerrek
2024 urte bukaeran ingeniaritza biomedikoan ikertzeko laborategi berriak izango ditu Leartikerrek, Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) Transferentzia Teknologikoa 2023 programaren baitan, ikerketa-azpiegiturak hornitzeko eta probetarako eta esperimentaziorako jasotako dirulaguntzari esker.
Euskadiko 2030erako ZTBPren Osasun Pertsonalizatuaren lehentasun estrategikoaren baitan, diagnostiko azkarraren eta medikuntza birsortzailearen arloei zuzendutako materialetan eta prozesuetan aditua da Leartiker. Bere ezagutza zientifikoa eskaintzen die bai ospitaleei bai osasun arloko enpresei, eta haiekin elkarlanean inguruko osasun-sektorea dinamizatzeko ezagutza eta produktu berriak garatzen ditu. Era berean, Mikrofluidika eta Ehun-ingeniaritza arloen ikerketara bideratutako azpiegitura berriak bat datoz Euskadiko RIS3 Estrategiak lehentasunezkoak jotzen dituen bi eremutan; teknologia eta gailu medikoak, eta, medikuntza pertsonalizatua eta terapia aurreratuak.
60m2-ko azalera izango duen azpiegiturak eta bertan kokatuko diren ekipamendu berriek, Osasuna espezializazioan hazten jarraitzeko aukera ahalbidetu diote Leartikerreri. Halaber, gailu polimeriko berriak diseinatzeko eta fabrikatzeko teknologien ezagutza bereganatzen jarraitzeko aukera ere emango dio zentro teknologikoari, banakako ikerketa-proiektuetan zein lurralde-eremu desberdinetako patzuergoetan, bai eta epe ertain-luzean industriara transferitzeko oso lagungarria izango dena.
Azpiegitura horrekin lortuko den beste helburuetako bat lankidetza-sareak handitzea izango da. Erakunde berriekin elkarlanean aritzea aktibo baliotsua da Leartikerrentzat, aukera berriak zabaltzeko eta lankidetza-ehuna indartzeko. Elkarlanean oinarritutako berrikuntzak I+G+B proiektu handiagoak, konplexuagoak eta lehiakorragoak ahalbidetzen ditu, eta gaitasunak biderkatzen dira. Horrela, kolaboratzaile berriak erakarri eta orain artekoekin harremanak sendotzea espero da. Zentzu honetan, lankidetzari eta azpiegitura berriari esker, neurrira egindako proiektuak sortu ahalko dira, kontrolatutako ingurune batean gailu mikrofluidikoak eta medikuntza birsortzailerako biomaterialak garatuz.