TUlankide MONDRAGON

Kooperatibak

Proiektuaren internazionalizazioa eta dibertsifikazioa, MB Sistemasen etorkizunerako gakoak

2011/06/09

Urdulizen (Bizkaia) kokatzen da MB Sistemas kooperatiba. Automozioa da beraien jarduera nagusia, baina azken urtean asko dibersifikatu dute produktua. 54 langile ditu gaur egun eta 9 milioiko fakturazioa izan zuen iaz.

Gehiago irakurri

Rafael Cristóbal: "Umeak ez du hitz egiten, baina adierazi egiten du; bidaltzen dituen seinale horiek igarri eta interpretatu behar ditugu"

2011/06/08

'El niño en la mirada del conocimiento. Una pedagogía de la confianza' izeneko liburua argitaratu berri du Rafal Cristóbal psikiatra, mediku eta irakasleak. 30 urte baino gehiagoz egin duen lana biltzen du liburuak. Urte hauetan Huhezin (Mondragon Unibertsitatea) jardun du Umearen Psikologia Ebolutiboko irakasle lanetan, baita Euskal Herriko Unibertsitatean ere.

Gehiago irakurri

125 urteko historia ospatzen ari da La Unión Obrera de Araia kooperatiba

2011/06/06

Araiako 'La Cope' Espainiako kontsumo kooperatibarik zaharrenetakoa da eta, oraindik ere, zerbitzu ona ematen dio Aiaraldeari Eroskirekin egindako akordioari eta ehun bat herritarren lanari esker.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateak Lehen Hiztegia berrargitaratu du, haurrak eta nerabeak gogoan

2011/06/03

Hogei urte igarota Lehen Hiztegia aurrenekoz kaleratu zenetik, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Lehen Hiztegiaren 3. edizioa atera du, Vox eta Anaya-Haritza argitaletxeekin batera.

Gehiago irakurri

Aljeriako kostaldeko luxuzko turismo gunea hornitu du Fagor-ek

2011/05/31

Aljeriako kostaldeko Bahia Center luxuzko turismo guneko apartamentuak hornituta, etxetresna elektrikoen eta altzarien sektoreen nazioarteko posizionamendua indartu du Fagor Group-ek.

Gehiago irakurri

Euskadiko Kutxako 200.000 bezerori baino gehiagori alta eman zaie Postamailen

2011/05/26

Postamail Euskadiko Kutxaren banku-korrespondentzia elektronikoaren zerbitzua da, eta paperezko gutunen bidalketak ordezkatzen ditu. Bidalketa horiei esker, urtean 3.500.000 gutun baino gehiago, gutun-azal eta guzti, bidaltzeari utziko diete. Euskadiko Kutxako komunikazio arduradunen esanetan, "beharrezkoak ez diren paper kontsumoak arrazionalizatuko ditugu eta natura babestuko dugu".

Gehiago irakurri

Eroskik 28 gasolindegi saldu dizkio Axa Real Estateri

2011/05/25

Eroskik Espainian dituen 28 gasolina-zerbitzugune saldu dizkio Axa Real Estatek kudeatzen duen higiezinen fondo internazional bati. Eragiketaren oinarria da zerbitzuguneak saltzea eta bertan alokairu erregimenean jarraitzea, gutxienez datozen 20 urtetan.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateko 150 ikasle bildu dira ekintzailetza bultzatzeko Ekiten topaketan

2011/05/24

Ikasleen artean ekintzaile espiritua sustatu eta bultzatzea izan du helburu V. Ekiten topaketak. Jardunaldiak hurreratu egin du enpresen mundua ikasleengana, espiritu ekintzailea sustatuz, eta sormena eta ekimenak bilatzea indartuz. Topaketan Eneko Knörr, Ideatecaren fundatzaileak hartu du parte.

Gehiago irakurri

Ziklo berria eskainiko du Lea Artibai Ikastetxeak 2011-2012 ikasturtean

2011/05/23

Fabrikaziko Mekanikoko Diseinua Zikloa orain arte mekanikan eman diren zikloen osagarri modura dator.

Gehiago irakurri

Ikerlan-IK4 enpresak 20,2 milioi euroko diru sarrerekin itxi du iazko urtea

2011/05/19

Ikerlan-IK4 enpresak 20,2 milioi euroko diru sarrerekin itxi du 2010. urtea. Diru sarrera guzti horren zati bat, 12,7 milioi euro, Ikerkuntza eta Garapenaren barruko proiektuei dagokie. Emaitza horiek eskuartean hartuta, enpresak iazko helburuak bete dituela azaldu du.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateak eta Eiken clusterrak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

2011/05/18

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) eta Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak (Eiken), berau Euskadiko ikus-entzunezkoen enpresa nagusiek osatua, elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten maiatzaren 10ean, Eskoriatzan.

Gehiago irakurri

Jon Arostegi bilbotarra, Ekokaleak lehiaketako irabazle

2011/05/17

XXI. mendeko etxebizitzen inguruko jardunaldia egin zuten joan den astean Garaia Berrikuntza Gunean Arizmendi ikastolak antolatuta. Zehazki, CO2 isurketa baxuko eraikinen inguruko hitzaldiak eman zituzte hainbat adituk. Ekokaleak lehiaketako sariak ere banatu zituzten.

Gehiago irakurri

Unibertsitatea eta enpresa batuko dituen proiektu aitzindaria Aretxabaletan

2011/05/16

Mondragon Unibertsitateak eta Goiena Komunikazio Taldeak eraikin berria estreinatuko dute Aretxabaletan 2012an. Bertan integratuko dituzte bi enpresek komunikazio, formazio eta berrikuntza egitasmoak, Europa mailan aitzindari eta berritzaile den proiektu batean. Campusean 100 profesionaletik gora bilduko ditu proiektuak.

Gehiago irakurri

Txiletik Mondragon Unibertsitatera, Lehen Hezkuntza aztertzeko

2011/05/12

Lau irakasle dira, Txilekoak, eta bi unibertsitateren izenean etorri dira gurera: Playa Anchako Unibertsitatea, Valparaison, eta Arturo Prat Unibertsitatea, Iquiquen.

Gehiago irakurri

Etxebizitzen berritze integralerako zerbitzua, Euskadiko Kutxaren eskutik

2011/05/11

Eraikinak berritzea eta eraikuntza berriko prestazioez hornitzea du helburu zerbitzuak, betiere iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta inbertsioaren errentagarritasun ekonomikoa kontuan hartuta.

Gehiago irakurri

Akordioa Lagun Aro Aseguruak eta Gipuzkoako Aseguruen Bitartekarien Elkargoaren artean

2011/05/10

Horri esker, Lagun Aro Aseguruek Elkargoaren online plataforman publizitatea eta babesletze jarri ahal izango dute eta, horrekin batera, bertako atal pribatura, lan-poltsara, albisteetara, ebentuetara... sarbidea izango dute.

Gehiago irakurri

Policlínica Gipuzkoa eta MONDRAGON Health-en arteko akordioa, ikerketa eta osasun arloko formazioa sustatzeko

2011/05/10

Kolaborazio hitzarmena sinatu dute osasun prestazioa hobetzeko zerbitzu berri eta berritzaileak sortzeko eta Mondragon Unibertsitatearen bidez profesionalak formatzeko, gaixo eta profesinoalen behar konkretuei erantzuna emanez.

Gehiago irakurri

2.000 euroko saria emango dio MUk euskarazko ikasturte amaierako proiekturik onenari

2011/05/09

Sari honen xedea unibertsitateko ikasleen artean eta korporazioko enpresetan, hizkuntza honetan egindako ikasturte amaierako proiektuak bultzatzea da. Izan ere, Mondragon Unibertsitateko ikasleen ahozko hizkuntza eta ikasketetakoa euskara den arren, urtean aurkezten diren ikasturte bukaerako 300 proiektuen % 25 bakarrik idazten dira euskaraz, eta gainerako guztiak gazteleraz idazten dira.

Gehiago irakurri

Maierrek Maier Technology Centre teknologia-zentro berria inauguratu du

2011/05/01

Maierrek, automobilgintza eta etxetresna elektrikoen sektoreetarako osagaien eta azpimultzoen fabrikatzaileak, Ajangizgo Arabieta Industrialdean dagoen Maier Technology Centre bere teknologia-zentro berria inauguratu zuen joan den martxoaren 31n. Espazio berri horrek 5.600 mertro koadro ditu eta Maierreko 115 ikertzaile eta ingeniarirentzat izango da. Eraikinean aipatzekoa da horrek duen kristalezko aurrealdea, Maierren produktu izarra den auto-saretak irudikatzen dituzten xaflekin dekoratua dago.

Gehiago irakurri

Titanioak aeronautika sektorean duen erabilerari buruzko jardunaldia Garaian

2011/04/13

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak, bihar, apirilak 14, aeronautika sektoreko Titanioaren Mekanizazioari Buruzko Jardunaldi bat egingo du Garaia Berrikuntza Gunean (Arrasate), eta nazioarteko dozena bat aditu ariko dira, horien artean Airbus St-Eloi-ko (Frantzia) fabrikazio prozesuetako I+G zuzendaria, David Gaudillere.

Gehiago irakurri

Eguraldia
Asteazkena 28 Min: 8
Max: 17
Osteguna 29 Min: 6
Max: 21
Ostirala 30 Min: 9
Max: 22
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak