Eroski kooperatibaren boluntariotza Brasilen

Eroski kooperatibaren boluntariotza Brasilen

Mundukide
Mundukide Fundazioak eta EROSKI S. Coop.ek bidea egiten jarraitzen dute “Eraldaketa sozialerako boluntariotza kooperatiboko programan”.
2017/03/21

 Aurten, urtebeterako Brasilera joango den Eroskiko bazkidea Julio Martinez Arija da. Juliok Beatriz Diezen lekua hartuko du. Beatriz EROSKIn hasi da berriro lanean, bi urtean garapen sozioekonomikoko programaren barruan prestakuntza eta laguntza teknikoa ematen laguntzen ibili ondoren, Lurrik Gabeko Nekazarien Mugimenduarekin (MST) lankidetzan.

Mundukidek eta Lankik garapen prozesuak ulertzeko modu jakin batean oinarritzen dute MST erakundearekiko lankidetza, alegia, tokiko gaitasunak eta prozesuak indartzean. Programaren bidez, Brasilgo Nekazaritza Erreformako eremuetako langileen gaitasun tekniko, politiko eta antolaketakoak indartu nahi dira, lurraren eskurapenean, produkzioan, hezkuntzan eta ingurumenean aurrerapena sustatzea helburu.

Julio Martinezen kolaborazioa MSTren elkarte eta kooperatiben merkaturatze prozesuetan dago ardaztuta. Alde batetik, iaz Sao Paulon zabaldutako salmenta gunea, “Armazém do Campo” izenez ezagutzen dena, sendotzen lagunduko du. Saltzeko gune horretan, Nekazaritza Erreformako asentamenduetatik, ekoizle txikiengandik eta nekazaritza ekologikoaren produkziotik datozen ehunka produktu saltzen dira.

Gainera, guneak gizartearekin komunikatzeko kanal bat izan nahi du, mugimenduaren balioak transmititu, elikagai ekologiko eta osasungarriak gizarteari gerturatu eta mugimendu sozial desberdinentzako kulturgune eta elkargune izateko. Beste lan ildo baten ardatza zera izango da: kooperatibek esku hartzen duten elikagai erosketa publikoen lehiaketetarako analisi tresnak sortzen laguntzea. Mundukidek eta EROSKIk MSTko kooperatiba eta elkarteekin egiten duten lan konprometituaren fruitu gisa, 2017an 6.000 familiaren produktuak merkaturatzea espero da.

Lankidetzarako akordio honen bidez Programaren esku hartzearen kalitatea hobetzen da, osagarriak diren konpetentziak batzen dira eta (Mundukide/kooperazioa, EROSKI/banaketa). Hala, elkarrengandik bereizirik egonez gero eraginkortasun maila berarekin ezin gauzatuko liratekeen proiektuak ateratzen dira aurrera. “Eraldaketa sozialerako boluntariotza kooperatiboko Programak” osagarritasun teoriko hori eraldatu eta proiektu konkretu, egingarri eta praktikoa bihurtzea lortzen du.

Entrevista a Julio Martínez Alija

Julio Martínez Alija, voluntario Mundukide

¿Cómo está viviendo el cambio de trabajar en EROSKI a colaborar con Mundukide en uno de sus proyectos en Brasil ?

Creía, y ahora lo mantengo, que era el momento de un cambio, de dar un giro personal y profesional, salir de la famosa zona de confort y evolucionar, ver otras realidades, aprender y ayudar. Este programa de voluntariado y colaboración entre Eroski y Mundukide es una oportunidad única que no se debe dejar pasar, es beneficioso para todos los actores, para Mundukide por poder contar con personas con formación y experiencia para sus proyectos, para Eroski es un proceso de formación para sus equipos, y sobre todo para mí, por la oportunidad que supone estar aquí, aprender y ayudar. La acogida ha sido muy buena, además mis antecesores, dejaron el listón muy alto y el camino muy bien sembrado, por lo que para mí la llegada ha sido muy fácil…

¿Qué puede aportar MST a Eroski y Eroski a MST?

En mi opinión, Movimiento Sin Tierra es un movimiento social que apuesta por las cooperativas como modelo empresarial para la evolución del entorno social y se asemeja a los orígenes del movimiento cooperativista de Mondragón. Nuestra aportación aquí es trasladar a Brasil nuestra experiencia, tanto en el plano social, como en el de gestión comercial.

¿Qué deseas trasmitirles a tus compañeros y compañeras de Eroski?

Animo a todo el mundo que si tiene la oportunidad, no la desaproveche. La experiencia es muy enriquecedora en el ámbito personal, las condiciones de colaboración entre Eroski y Mundukide, son excelentes para emprender una aventura de estas características. ¡solo veo beneficios!