2017-08-22T11:23:03+02:00

Tresna pertsonalak

Kolaborazioak

Posible al da lana eta jarduera fisikoa bateragarri egitea?

2011/12/20

Mugimendu defizita sentitzen duen pertsonari hausnarketa abiarazi zezan proposatzen genion. Oraingo honetan, lana eta jarduera fisikoa bateragarri egiteko zenbait abiapuntu aztertuko ditugu; izan ere pausu txikiak emanez distantzia luzea osatu daiteke bateragarri eginez bizitza, lana eta mugimendua.

Osasunaren eta mugimenduaren gaineko interesa eta kezka orokorra izan arren, gizarte industrializatuetan azken boladan egin diren ikerketen datuak ez dira ez, oso pizgarriak. Izan ere, biztanlegoaren erdiak joera sedentarioak erakusten ditu eta bost lagunetik bik bakarrik lortzen du osasunaren babeserako izango den gutxieneko jarduera fisiko maila.

Jakin badakigu bizimodu aktibo batek mesedeak baino ez dakarzkigula osasun, ongizate eta bizitza kalitate mailan. Alabaina, hainbatek ez du maila minimoa eskuragarri izaten eta denbora falta izaten da gure burua kontsolatzeko (baita zuritzeko ere) erabiltzen dugun trikimailua. Jakina, ezin diegu uko egin dauzkagun betebeharrei (dela familia, lana edo beste hainbat eginkizun). Baina artean…

Zure egunerokoari berbegiratuz, uste al duzu denbora-zirrikiturik aurkitu dezakezula zure biltegitik energia askatzeko?
Lehehengo iradokizuna lehentasunak ezartzean datza. Zeri ematen diogu balioa? Gure eta ingurukoen ongizatea lehenesten duguna baldin bada, jakin dezagun zientziak egi borobila azaltzen digula: jarduera fisikoa giltza garrantzitsua dugu ongizatearen lorpen bidean.

Bigarrengoz, ausartu gaitezen gutxienez 30 minutuz mugimenduan aritzen. Izan daiteke hasi eta bukatuz edo baita 10 minutuko mugimendu metaketak baliatuz ere. Gure gorputza ibilgailu bihurtzen badugu, zenbait desplazamendu oinez egiten baditugu, gure alde baino ez dugu jokatuko. Gorputzak atsegin handiz eskertuko digu. Mugimendu orok balio digu, azken finean.

Hirugarrenez, ardura gaitezen aztertzen biharamunean ze eginkizun dauzkagun eta aurreikusten mugimendua egun horretan nola txertatu dezakegun. Inprobizazioa ez baita, kasu honetan, adiskide estimatua.

Uste al duzu egunean zehar geldi zauden denbora kopurua murriztu dezakezula?
Izan ere, eskailerak jetsi eta igotzea, lanera oinez joatea, bazkal orduetan paseo bat egitea, kotxearen erabilpena murriztea edo igogailuaren erabilpena tartekatzea dira oso eskuragarri ditugun neurriak, modu batean zein bestean, biltegietan dugun energia metaketa arintzeko.

Inprobizazioaren mende erori gabe, uste al duzu arestian aipatutako baliabideren bat zurea egin dezakezula? Zein/zeintzuk?
Gure lan modua estatikoa bada eta ez badiogu bildutako energia askatzeko erreztasunik eskaintzen, gure gorputzak eskatu eta eskertuko digu, artez ala moldez. Azken finean, gura izatea ahal izatea da. Bilatu itzazu modu formalean, zein informalean, ariketa fisikoari lotzeko heldulekuak. Izan ere, gure arbasoengandik jaso dugun informazio genetikoak dio giza-gorputza mugimendurako diseinatua dagoela.

Gertu al zaude lehenengo urratsa emateko? Abantailak ugariak dira!


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak