2017-12-18T10:05:59+01:00

Tresna pertsonalak

Kolaborazioak

Leintzeko hezkuntza euskaldunak 50 urte

2017/11/02

Jende askori, gazteei bereziki, baina baita adinean aurrera doazenei ere, hezkuntza euskalduna noiztik den gure bailaran galdetuz gero, haien erantzunak, kasu gehienetan, hezkuntza euskalduna XIX. mendean lekutuko luke. Aspaldikoa sentitzen dute. Oso gutxik zehazten dute XX. mendearen erdiko aldian hasi zela Euskal Herria hezkuntza propioa izaten.
Leintzeko hezkuntza euskaldunak 50 urte

Iñaki Etxezarreta, Arizmendi Ikastolako zuzendaria

Euskal herritarrok ez dugu ez gure historia idatzi, ezta gure hezkuntza eraiki ere. Beste batzuek gutaz jardun dute mendetan zehar, eta euren herrien historia idatzian apenas dugu lekurik, esleitu diguten rolean. Objektuak izangara. Beste batzuek gu eskolatu gaituzte, bereziki XIX. eta XX. mendean zehar, eta euren eskola (publikoa edo erlijiosoa) baliatu dute gu erdalduntzeko. Hezkuntzan ere objektuak izan gara.

Euskal Herriko hamaika bailaratan bezala, XX. mendearen erdi aldean Leintz bailarak bizi izan zuen bere buruaren jabe izan nahi zuen gizakiaren eta kolektiboen piztea. Fabrikan eta kalean. Hizkuntzan eta kulturan. Hezkuntzan eta gizartean. Gizarte eraldaketa zen desioa eta ekintzaren xedea. Batzuek subjektuak izan nahi zuten eta beste batzuekin batera egoerari buelta eman nahi zioten.

Ikastolaren sorrera

Arrasaten aurrenik, Eskoriatzan eta Aretxabaletan segidan, IKASTOLA sortzen da, hezkuntza euskaldunaren inbentoa, asmapena. San Frantzisko Xabier deituriko ikastola, hain zuzen ere. Herrian bertan hainbat bilera egin ziren. Beste udalerri batzuetan ikastolak sortzen ibilitakoengandik informazioa eta aholkularitza jaso ostean, 1967ko irailean lehen pausuak egin ziren eta 1968ko apirilean umeak, irakasleak eta gurasoak ikastola haren subjektuak bihurtu ziren, herritar askoren laguntzaz, Jose Luis Iñarra parrokoak emandako babes legalaz eta udalak erraztutako espazioak baliatuz. Young Foundation azken bi hamarkadotan garatu eta gero, eta ikerlari gehiagok sakondu duten “berrikuntza soziala” kontzeptuari egoki baino egokitzen zaio ikastola mugimendua.

Botere publikotik eta botere erlijiosotik at lekutzen den gizarte zibilak, herritarrek eratzen duten hirugarren eremuak, planteatu zuen bere jardun komunitarioa ekintza sozialean, orduko eta geroko hizkuntza-, kultura- eta hezkuntza-menpekotasunari aurre eginez. Horren harira, subjektu berria aktibatzen da, kooperatiban bezala ikastolan, publiko/pribatu dikotomiaren erdian bere toki propioa errotuz. Gizarte berrikuntzan aditua den Echeverriak benetako berrikuntza sozialetan bereizten dituen oinarrizko hiru etapak behatzen dira San Frantzisko Xabier ikastolan, Leintz bailarako besteetan eta euskal lurralde orotako ikastoletan: (1)Inbenzio garaia; (2) Gauzatze-aldia; eta (3)Hedapen sasoia.

San Frantzisko Xabier ikastola eta segidako ikastola leinztarrak dira erantzun soziala, leinztar gizartearena, sortzez eta ekitez, hezkuntza ikusteko eta praktikatzeko, eta eskola antolatzeko eta gestionatzeko molde berria. Berrikuntza sozialaren eredu, paradigma dira, Marce Masa autoreak bere “Ikastolas as socialinnovation phenomenon: a case study”artikuluan zioenez. Bost arrazoi ematen zituen eta bostak dira baliagarri Leintz bailaran:

■ Gizartearen eta herritar jendearenartetik sortu dira.

■ Euskarari hezkuntzan, eskola-bizitzan eta gizartean ordura arteez zegoen esanahi berri, asmatua,erantsi diote.

■ Egitura politikoek eta sozialek betegabeko eskaera sozialaren erantzunherritarra da.

■ Hezkuntza-jardueran ekintzasozialaren zioak, egitasmoak etabalioak planteatu eta gauzatzendituzte.

■ Eta, bereziki, guztiz berritzaileaden heinean, publiko / pribatuabereizketaren aurrean hirugarrenformula osatzen dute.

Leintz bailarako hezkuntza euskaldunaren iragana ezagutuz gero, egungo ikastola ulertzea errazago da. Baina, hezkuntza euskaldunaren etorkizuna eraiki nahi bada, gaurkoa eraldatu behar da. Berrikuntza soziala, beti!


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak