Zozketa: 2 sarrera ZETAK-en kontzerturako

Kontzertua martxoaren 19an izango da Donostiako Kursaalean. Instagram bitartez hartu daiteke parte zozketan, martxoaren 12a baino lehen.
Card image cap
2021/02/25

Zozketarako izen-ematea itxita dago. Irabazlea Oihanejd izan da. Zorionak!

Zetak taldeak kontzertua eskainiko du Donostian datorren martxoaren 19an. Pello Reparaz nafarraren musika-proiektu berria da, bere aurreko taldearen, Vendettaren, doinu jamaikarrak alde batera utzi eta elektronikan arnas hartzen duen proiektua.

Parte hartu zozketan: https://www.instagram.com/p/CLtfn0psQll/ 

Indartsu ari da da Arbizukoa, estatuko musika-agertokietan. ‘Errrepidean’ izeneko lehen abestia ezagutarazi zutenetik, taldeak etengabe atera ditu ‘Zeinen ederra izango den’, ‘Suziri bi’ edo ‘Beti da garaiz’ bezalako arrakasta indar handikoak.

Bi sarrera eskuratzeko modua

Instagram sare sozialetik hartu daiteke parte bi sarreren zozketan. Horretarako, hauek dira baldintzak:

  1. Jarraitu @tulankide kontua.
  2. Argitalpenari "gustoko dut" eman.
  3. Komentarioetan bi lagun aipatu (geroz eta komentario gehiago, aukera gehiago).
  4. Publikazioa storis-etan partekatu kontu hau aipatuz. (Kontu pribatua baldin baduzu, bidali iezagutu pantaila argazkia).

Zozketa, martxoaren 12an egingo da eta egunean jakinaraziko da irabazlearen izena.