TUlankide MONDRAGON

Xedea, ospea, krisia, marka eta aro digitalaren gaineko hausnarketak K-FOROAn

2019/03/21

Komunikazio Foroak ehun bat lagun batu zituen atzo MONDRAGONeko zentro korporatiboan. Guztiak ere, kooperatibetako komunikazio eta marketin departamentuetako profesionalak.

Tulankide.com agerkari digitalak zuzenean eskaini zuen, streaming bitartez, Komunikazio Foroaren (K-FOROA) bigarren edizioa. Goiz osoan zehar, goizeko 9:30ean hasita, MONDRAGONen zentro korporatiboan burutu zen jardunaldiak hausnarketa sakonak eta oso interesgarriak eskaini zituen. Saioa Iñigo Ucin Korporazioko presidenteak ireki zuen eta haren ondoren, komunikazioan aditu eta aritutako bost lagunek hartu zuten hitza.

Besteak beste, ordena honetan, honako adituak izan genituen hizlari: Luisa Alli, IKEA IBERIAko komunikazio arduraduna; Begoña Marañon, SER Euskadi eta Radio Bilbaoko zuzendaria; Luis Serrano, Madrilgo LLORENTE&CUENCA agentziaren Krisi Komunikazioaren zuzendaria; Estitxu Garai, EHUko irakaslea; eta Miguel Loitatxe, blogaria eta marketin digitalean aditua. 

Argakiak ikusi nahi badituzu hemen.

Eguraldia
Osteguna 14 Min: 4
Max: 11
Ostirala 15 Min: 3
Max: 8
Larunbata 16 Min: 4
Max: 8
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak