Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
Uztailaren 18an eta 24an, Saioka ekimenaren hirugarren edizioa egingo da
2013-2016 Politika Sozioenpresarial berriaren hedapenaren testuinguruan, MONDRAGONen jarduera ekintzailean jauzi kualitatiboa gauzatzeko estrategia beharrezkoetarikoen artean jasotzen da Saioka, eta bere asmoa da gure kooperatibetan ekintzaileak hautematea eta sustatzea.
Egitasmoa honako perfileko pertsonei zuzentzen zaie: gutxienez bost urteko lan esperientziadun eta enpresa garatzeko ekintzailetza eta lankidetza estrategien aldeko konpromisoa nabari zaien pertsonei. Horiei Saiokak ahalbidetuko dizkie: ekintzaileek duten perfila, motibazioa eta aplikatzen duten pentsamenduaren logika ezagutzea, ekimen ekintzailea garatzeko behar diren trebeziak eta konpetentziak hartzea, enpresa jarduera berri baten balio eskaintza diseinatzea eta negozio eredua optimizatzea, enpresa jarduera berri bat abiatzearekin zerikusia duten erronkak identifikatzea.
Era berean, negozio ideia gauzatzeko baliabideak eskuratu ahal izango dute (aholkularitza, harremanak, finantzazioa…). Gainera, enpresa proiektua gauzatzeko lan plana garatu ahal izango dute. Enpresa jarduera berri baten balio eskaintza diseinatzea eta negozio eredua optimizatzea.
Saiokaren hirugarren edizioa uztailaren 18an eta 24an garatuko da Aretxabaletako Otalora Jauregian. Egitasmoan parte hartzea doakoa izango da MONDRAGONeko kooperatibetako lan bazkideentzat. Saiokaren saio horretan parte hartzeko izena eman beharra dago, 943772064 telefonora deituta edo helbide elektroniko honetara mezu bat idatzita: morobengoa@iseamcc.net