TUlankide MONDRAGON

Unibertsitatea eta hiriaren arteko harremana aztertu da Bilbon

2019/12/20

Mondragon Unibertsitateak antolatutako jardunaldiak Bilbao Berrikuntza Faktorian (BBF) izan dira.
Unibertsitatea eta hiriaren arteko harremana aztertu da Bilbon

Abenduaren 18 eta 19an egin da Mondragon Unibertsitateak antolatutako UniberZiutatea nazioarteko mintegia. Hiriaren eta unibertsitatearen arteko harremana jorratuko dute,  nazioartetik etorritako antropologo, soziologo eta hezitzaileek eta Bilboko gizarte-eragileek. Bilbao Berrikuntza Faktorian (BBF) egindako aurkezpen ekitaldian, parte hartu dute Jordan Guardok, Bilboko Udala ordezkatuz, eta Monika Madinabeitia Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digital Globalak graduko koordinatzaileak. 

Jordan Guardo Bilboko Udaleko Alkatetzako Aholkulariak eman dio irekiera jardunaldira, Guardok azaldu ditu Udalak Zorrotzaurrerako dituen asmoak: “Sortzea gune bat bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko. Helburua da eratzea ekosistema bat bilduko dituena unibertsitateak, enpresak eta gizarte eragileak, berebiziko garrantzia emanda sormenari eta ingurugiroari”. Guardoren hitzetan, “helburua ez da unibertsitateak erdialdera ekartzea, baizik eta berauek hirian integratzea”.

Monika Madinabeitia Mondragon Unibertsitateko ikertzaileak, bestalde, azaldu du kongresuaren helburua: UniberZiutatea kontzeptu berrian sakontzea. Kontzeptu horren muinean asmo jakin bat dago: unibertsitatea hiri osora zabaltzea, gizarte-eragileen eta mundu akademikoaren arteko lankidetza-ekosistema sortuz.

Gaur hasitako mintegian, hainbat arlotako ordezkariak bilduko ditu: alde batetik, unibertsitatearen rol berria ikertzen diharduten akademikoak, eta, bestetik, Bilboko eragile sozialak. Hori guztia, Zorrotzaurre uhartean konplizitateak ehundu eta elkarlan ekosistema bat sortze aldera.

Hiru batzorde

Univerciudad2

Jardunaldiak hiru batzordetan antolatuta dago. Batetik, ”Hiri-ondarea eta komunitatea” batzordeak hizpide izango ditu Zorrotzaurreko hiri-ondarea eta komunitatearen memoria, unibertsitate-campus berria bere inguruan egoki errotu ahal izan dadin. Bestetik, “Unibertsitatearen XXI. mendeko rola” batzordeak eztabaidatuko du unibertsitateak XXI. mendean izan beharreko rolaren inguruan. Talde honek arreta berezia jarriko du unibertsitateak gizarte-aldaketa eragile modura bete beharreko funtzioan. Azkenik, “Unibertsitatearen eta eragile sozialen arteko elkarlana” batzordean, aditu akademikoek eta Zorrotzaurre inguruan diharduten profesional eta ekintzaileekin hausnartuko dute ekintza-ikerketa paradigmaz eta unibertsitateek gizarte-eragileekin elkarrekintzan jarduteko moduez. Ikerketa akademiko tradizionalak ez bezala, ekintza-ikerketak gizarte aldaketarako erreminta modura ulertzen du bere jarduna. Horretarako, arazo sozial konkretuak ikertzen ditu, arazootako protagonistekin elkarlanean.

Beste batzuren artean, hiru batzorde horietan esku hartuko dute hurrengo aditu eta eragilek: Paul R. Mullins, Joseba Zulaika, George Belinga, Ruth Mayoral, Ziortza Etxabe, Jone Belausteguigoitia, Ibai Etxezarraga, Lucía Agirre, Eva Salcedo, Sue Wright, Jan Masschelein, Keri Facer, Ignacio Otalora, Gaizka Zuazo, Luis Berasategi, Arantza Ozaeta, Txema Egaña, Ixone Soroa, Sue Hyatt, John Andersen, Karim Asry, Marta Alvarez, Koldo Díaz, Arantxa Mendiharat, Ricardo Mutuberria, Andoni Eizagirre, Xabier Barandiaran eta Oihana Eizmendi.

UniberZiutatea jardunaldia antolatuta Mondragon Unibertsitateak 2020ko irailean Zorrotzaurren abiatuko duen Humanitate Digital Globalak (HDG) graduaren harira. Hezkuntza formalaren eredua eguneratu gura du gradu honek, ikasgelako hormez harago hiriarekin eta hiriarentzat ikasteko aukera eskainiz.

Informazio gehiago jardunaldiari buruz: UniverCity.mondragon.edu

Eguraldia
Osteguna 9 Min: 11
Max: 25
Ostirala 10 Min: 11
Max: 22
Larunbata 11 Min: 13
Max: 20
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak