ULMA Pipingek kooperatiba bihurtu du Lazkaon duen forja lantegia

Planarekin egonkortasuna bilatzen da, eta balio kooperatiboak sustatzea eta enpresaren posizionamendua bultzatzea industri sektore estrategiko berrietan.
Card image cap
2018/07/24

ULMA Pipingek, oil & gas sektorerako osagarri forjatuetan, bridetan eta fittingetan munduko liderra baita, ULMA Lazkao Forging xurgatu eta harekin bat egitea onartu du. Horrekin batera hasiera ematen zaio, baita ere, ULMA Lazkao Forgingeko enplegatuak ULMA Pipingeko bazkide kooperatibista bihurtu eta egungo beste bazkide guztien eskubide berberak edukitzeko prozesuari.

Dibertsifikazio honek aukera gehiago ematen dizkio enpresari, baita nitxoko merkatuetan barneratzeko malgutasuna ere.

Forjas de Lazcano enpresa 2010ean erosi zuen Oñatiko enpresak eta hura suspertzeko asmoarekin posizionamendu komertzial berria bilatzen zuen plan estrategiko bat abian jarri zen. ULMA Pipingeko gerente Jesus Urienek dioenez bat egite honekin egonkortasun handiagoa emango zaie bai enpresaren jarduerari bai enpresako langileei, eta errazagoa izango da, baita ere, helburu estrategikoekin bat etortzea.

ULMA Lazkao Forging erostearen helburu nagusietako bat bezero guztiei modu integralean erantzutea eta eskaintza kohesionatuagoa eskaintzea da. ULMA Piping Oil & Gasaren sektorerako aritzen da nagusiki, eskala handiko ekoizpen ahalmenarekin, eta ULMA Lazkao Forging eskakizun zorrotzeko sektoreetan aritzen da, hala nola industri balbula, turbinako alabe edo aeronautikako osagaietan, tamaina txikiagoko eskaerei erantzunez.