Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
ULMA Orga Jasotzaileak negozioak Mitsubishiren azken erronka handia aurkeztu du, EDIA EX berria
Direkzio bakarraz konfiguratuta dago –direkzioa gurpilekin atzean, 100 gradu baino gehiagoko angeluan jiratzen dutenak, eta trakzio motor indibidualekin aurreko gurpiletan- eta horri esker orgak direkzio ikaragarri arina du eta bere ardatzean jiratu daiteke, espazioa modu efizienteagoan erabiltzea ahalbidetuta.
Bereziki nabarmentzekoa da orgak, duen tamaina duela, zer jasotze ahalmen ikaragarria duen.Bere gaitasun maila bera – 2.5- 3.5 tona– duen beste edozein orga baino nabarmen txikiagoa izanik, EDiA EX berriak 7 metroko altueran karga handiei arazorik gabe eusteko behar besteko indarra eta egonkortasuna eskaintzen ditu.
Bere motor hidraulikoa eta trakziokoa guztiz zigilatuta daude, ura eta hautsa sar eza daitezen, eta babeserako IP54 sailkapen ofiziala betetzen dute, urari buruzko erresistentziaren IPX4 espezifikazio industrialarekin batera, eta horrek denak orga kanpoan segurtasun osoz lan egiteko ezin hobea izatea egiten du.
Mitsubishi orga elektrikoen belaunaldi berriak aitzindaria den eragintza sistema sentikor bat eskaintzen du (SDS O SensitiveDrive System), zeinak orgaren erantzuna gidariaren mugimenduetara egokitzen dituen modu adimentsuan.
EDiA EX gama 2.5 eta 3.5 tona arteko karga gaitasuna duten 5 modelok osatuta dago, eta gama horrekin 1 eta 5 tona arteko gaitasuna duten ULMA etxeko orga kontrapisatu elektrikoen multzoa osatzen da.