Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
ULMA Construcción Peruko meatze-azpiegitura handietan ari da lanean
Birrintze eraikinak
25m baino gehiagoko altueran, 20 MK zertxarekin 3,7m-ko hegal bat egin da 1,1m-ko lodierakoa. Hemendik, 9m-ko altuera duen azken solairua eraiki da.
Egitura bertikaletarako, 1,5m-ko zabalera eta neurri konstanteak dituzten hormetarako, ORMA enkofratu sendoa denaren aldeko apustu egin du ULMAk eta horri esker, doikuntzan denbora murriztu egin da.
Era honetako eraikinetan, solairuen arteko altuera eta lauzen lodiera kontuan izanik, karga eskakizunak handiak dira. BRIO zinbria eta ALUPROP puntalen ekipoen konbinazioak, karga eskaerei erantzunik onena eman diete: lauzako 1.060 t jasan dituzte.
BRIO aldamioa eraikinaren inguru guztiko BMK kontsolen gainean jartzeak, ferrailatu, enkofratu eta beste lan batzuk egitea erraztu du.
ULMAk era honetako lanetan duen esperientziari esker, bezeroak aholkularitza onena jaso du. Gainera, Toromocho Meatze Proiektuko erabilera anitzeko produktu egokiak erabili dira beti.