TUlankide MONDRAGON

Ucin eta Goienetxea: "Jarduerari eusten ahalegindu behar dugu"

2020/03/17

MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko eta Batzorde Iraunkorreko presidenteek, hurrenez hurren, birusarekin ez kutsatzeko neurriak zorrotz betetzeko eskaera egin dute, hala aktibitatea mantendu ahal izateko.

"Gure pertsonen eta haien familien eta orohar gizarte osoaren osasun indibidual eta kolektiboa mantentzeko ahalegin guztiak egin behar dira", aipatu dute bi presidenteek. 

Era berean, adierazi dute "gure enpresetan aktibitatea mantentzea oso garrantzitsua dela, horrela gure bezeroei erantzun ahal izateko", eta hori, betiere egin behar da "segurtasun neurri zorrotzak hartuz gure enpresetan kutsadurak ez gertatzeko eta horrela gure pertsonen osasuna bermatzeko".

Azkenik, balio kooperatiboen aldeko aldarrikapena egin dute, "elkartasunetik eta zentzuz" salbuespen egoera bereziari aurre egingo baitio kolektibo kooperatiboak, eta "elkarrekin" noski, "aurrera egingo dugu beste behin".

Eguraldia
Larunbata 28 Min: 2
Max: 18
Igandea 29 Min: 3
Max: 16
Astelehena 30 Min: 2
Max: 8
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak