TUlankide MONDRAGON

TUlankideren hemeroteka historikoa klik batean

2020/03/17

612 aldizkari kaleratu ditugu Arizmendiarrietak aldizkaria sortu zuenetik, 1960. urtean. Horiek guztiak daude ikusgai gure hemerotekan, bertsio digitalean.
TUlankideren hemeroteka historikoa klik batean

Hemeroteka kontsultatu daiteke honako link honetan: https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa

Lehen zenbakia: 1960ko irailean

Jose María Arizmendiarrietak sortu zuen aldizkaria eta 1960 urteko irailean kaleratu zen lehendabiziko alea, Cooperación izenarekin. Lehen alean, artikulu ezberdinak jasotzen ziren, hala nola: “El primer cooperativista”, “El ahorro”... garaia hartakoa zazpi orrialdeko boletina zen, makinaz idatzita, diseinu handirik gabe.

Aldizkariak Cooperación izena eraman zuen 1964 arte eta hortik aurrera,  T.U. Trabajo y Unión deitu zen. Urte batzuk beranduago, beste hitz bat gaineratu zen eta horrelaxe sortu zen TU Lankide eta izen bera mantendu du gaur arte.

612 zenbaki 60 urte hauetan

Urte hauetan izan duen eboluzioa izugarria izan da. Guztira 612 aldizkari kaleratu dira eta aurten beteko du 60 urte. Edukiz beteriko aldizkariak dira: erreportajeak, notiziak, elkarrizketak, kolaborazioak… Eta modu berean, funtsezkoa izan da aldizkaria garatzen lagungarri izan den kolaboratzaile sarea ere. Horiei guztiei esker lortu ditugu hainbat artikulu interesgarri: Esperientzia Kooperatiboa, Hezkuntza, Solidaritatea, Interkooperazioa, Osasuna, Hirugarren adina… hauek eta beste gai asko jorratu ditugu.

Halaber, historian zehar asko izan dira landu ditugun aldizkari bereziak ere, esperientzia kooperatiboan mugarri izan direnak gainera. Hauek dira aipagarri, besteak beste:

Arizmendiarrieta hil zeneko alea (1976ko azaroan); euroaren ezarpenaplangintza estrategikoak; zenbaki monografikoak Caja LaboralMondragon UnibertsitateaLagun-Aro, Humanity at Music

Modu berezian aipatzen dugu 2019an kaleratu genuen beste hau ere: Gorroñogoitia eta Ormaetxea: Gure gogoan!  Bi fundatzaileen heriotza geratu zenean garatu zen, biei omenaldi beroa egiteko aprobetxatu genuen.

Informazio iturri paregabea

Edozein modutan, hemeroteka funtsa dokumental handia da, gure historiaren lekuko eta hainbat detaile eta xehetasun ematen dituena.

Kontsultatu hemen: HEMEROTECA

Eguraldia
Asteazkena 28 Min: 8
Max: 17
Osteguna 29 Min: 7
Max: 21
Ostirala 30 Min: 9
Max: 22
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak