Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
TU Lankide urtekarian bildu dugu 2018aren aipagarriena
2018an lau zenbaki argitaratu genituen eta urtekari honetan eduki esanguratsuenak bildu ditugu: erreportajeak, elkarrizketak, eta baita bideo eta argazki bilduma bisitatuenak.
Hauek dira pasa den urtean argitaratu ditugun lau zenbakiak paperan:
- MONDRAGON People
- El tirón de la cooperación
- Sinfonía cooperativa
- Ejemplo de intercooperación
Nolabait, gure kooperatibetan notizia izan dena laburbiltzea izan da helburua, begirada azkar batean urteari errepasoa eginez.
Urtekarian, diseinu atseginaz lagunduta, ale bakoitzaren laburpena egiterako orduan, egitura berdintsua mantendu dugu eta portadako gaian aztertu den gaiari berebiziko garrantzia eman diogu. Halaber, bestelako elkarrizketak, kooperatibetako berriak, eta atalak ere kontsultatu daitezke dokumentuan. Paperan argitaratu den edukiaz gain, webgunean publikatu ditugun argazki bilduma eta bideo bisitatuenak ere kontsultatu daitezke.
Ikusi urtekaria: